Pages

2014/05/29

Ekaineko agenda

Amaitu da maiatza konturatu barik, ekainerako badaukazue non aukeratu!


2014/05/27

Eta udan...

Hasi gara ikasturteari amaiera ematen eta pentsatu behar dugu udan zehar elakartuko garen, orain arte egin dugun moduan baina dinamizatzaile barik, ohiko mugimendua lotuko da irailera arte eta. 

Zelan egingo dugu? Ba betiko legez, zuek izena eman, animatu zuen inguruko jendeari parte hartzen zuekin batera eta ekainaren amaieran osatuko ditugu taldeak, azken eguna izena emateko ekainaren 20a izango da.

Izena ematearekin batera konkretatu behar ditugu elkartzeko eguna eta ordua, gogoratu ez direla orain artekoak zertan izan, ezta talde bera ere, udako taldeak izango dira, ondo ezta?
Izena emateko blog honetatik bertatik egin eta jarriko gara kontaktuan!

2014/05/19

Irakurle txokoa

Ostegunean, maiatzaren 22an, arratsaldeko 6:30ean liburutegiko azken solairuan izango dugu ikasturte honetako azken irakurle txokoko saioa, Ni, Vera liburua komentatzeko. 
Hurrengo liburua urrian komentatuko dugu, animatu irailean izena ematen!


2014/05/09

Arrain azokara



Aurten ere geratu gara: datorren asteko ostiralean  arratsaldeko lau eta erdietan lameran, Kasinoaren aurrean, arrain azokara joateko eta bide batez seietan arrain salmenta ikusteko kofradian, ziur zeozer gehiago egingo dugun!