Pages

2014/06/23

Udako taldeak

San Juan bezpera eta udan dagoeneko... Udako taldea sortu da asteartero, uztailaren batean hasiko da iluntzeko zortzi eta erdietan herriko lameran eta salbuespena izango da madalen eguna, uztailaren 22a, egun horretan taldea ez da elkartuko, uztaila eta abuztuko gainontzeko astearteetan bai.
Aurrerantzean erabakiko da bi taldetan banandu edo ez, lagun asko apuntatu zarete baina guztiak ez zarete astero etorriko, hori taldeak berak erabakiko du, ados?

Bestaldetik, udako berbalagunek erabaki dute afaria egitea uztailaren 12an, betiko moduan badakizue, taldeetara etorri ezin baina afarira nahi baduzue joan, udako berbalagunekin kontaktuan jarri.

Eskerrik asko guztioi eta ondo ibili uda honetan, andra marietako jaiak eta gero ikusiko dugu elkar!

2014/06/16

Uda aurreko pintxopotea

Pasa den ostiralean pintxopote egin genuen... pintxoak amaitu arte, baina poteoan jarraitu genuen alde zaharretik ordu txikietara arte, oso gustura!


Aprobetxatu genuen hitzordua udaberriko buletineko lehiaketaren irabazlea aukeratzeko, eskerrik asko Aritz!

2014/06/13

Udaberriko lehiaketaren irabazlea



Irabazlea izan da Txema Leniz, Itziar Esturoren laguntzarekin, zorionak bioi!


 ::::::::::::::::
Gaur, hilaren 13an, arratsaldeko 7etan, aukeratu dugu udaberriko lehiaketaren irabazlea portu zaharrean, 52 lagunek hartu duzue parte, ez dago txarto!
Etorri gero pintxopotera, honekin ikasturteari amaiera emango diogu, eskerrik asko hain ondo baloratzeagatik.
Gogoratu hilaren 20ra arte izena eman dezakezuela udako berbalagunean, talde bat osatu da dagoeneko: astearteetan, iluntzeko 8:30etik 9:30era arte herriko lameran. Asteartero elkartuko dira Madalen eguna izan ezik, egun horretan jai Elantxobera joateko eta zabaletakoak dantzatzeko goiko plazan...

Topaketa Urduñan: gure elikadura.


Busturialdeko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Aiaraldeko berbalagunen topaketa agroekologikoa egin dugu Urduñako azokan: taloak, gosari agroekologikoa, txakoli dastaketa, Urduñatik bisita gidatua...
Eskerrik asko antolatzaile eta bertaratu zareten guztioi, errepikatzeko gogoz bueltatu gara etxera.


 ***********

Ekainaren 22an, Urduñako San Juan merkatuan, Berbalagunen Topaketa antolatu dute VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin. 

Urduñara hurbildu diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izan dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko txakolin eta gazta dastaketa, taloak egiteko tailerra...eta ostean, bazkaria.
 
Gehiagorako bidali mezua helbide honetara edo deitu telefonoz VSF 695 478 735 / 94 496 11 75.