Pages

2017/12/19

Ondo amaitu, praktikatu eta bizi

Pasa den ostiralean 2017ko azken topaketa izan genuen eta bihar arratsaldean elkartuko da azken taldea, Erreten lameran 18:15etik aurrera. Hasi gara urtea agurtzen baina urtarrilaren 8an hasiko gara berriro elkartzen astero, eskerrik asko aurten gurekin praktikatu eta bizitzearren!

2017/12/11

2017ko azken topaketa

Gutxi falta da urtea amaitzeko eta 2017ko azken topaketara gonbidatzen zaituztegu abenduaren 15ean, ostiral arratsaldean, lameran 17:00etatik aurrera. Berbalagun taldekoak izan ala ez, ongietorriak izango zarete gurekin #praktikatuetabizitzera.

2017/12/05

Udazkeneko lehiaketaren saria Jose Luis Luzarragarentzat Euskaraz Bizi Nahi Dut egunean

Pasa den ostegunean heldu ziren euskal gunera Errigorako otzarak eta zozketatu genuen zuri bat erantzun duzuen guztien artean, 157 guztira, mila esker zuen parte hartzearren. Irabazle suertatu zen Jose Luis Luzarraga eta atzo, euskararen nazioarteko egunean, Euskaraz Bizi Nahi Dut amaierako ekitaldian, entregatu genion: Zorionak Jose Luis!

Goizeko bederatzietan joan ziren berbalagunak mendira, aupa zuek! 
Oizmendin ikusi...+ 
Bermeo iruditan: bideoa...+
Busturialdeko Hitzan...+

 Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1.- Lotu:
Ke gabeko surik ez
Dakienak daki, ez dakienak baleki
Urak dakarrena, urak darama
Zelako egurra, halako ezpala
Hori da ahuntzaren gauerdiko eztula
Umeen zentzuna, etxean entzuna
Nolako irin, halako ogia
2.- Nongoak dira Errigorako produktuak? Nafarroakoak.
3.- Beremoko kantaren arabera, zenbat laguntxu gara, kuadrilla batean? Zazpi.
4.- Non pasatuko dute negua aurten Antonek, Marik, Lorentzok eta Josefinek? Arrantzaleen museoan.

2017/12/04

Gabonetako tailerra bertan behera

Bihar hasiko zen eskulan tailerra bertan behera geratzen da monitorea gaixorik dagoelako, barkatu. Saiatuko gara eskulan tailer berri bat antolatzen datorren urtean, eskerrik asko izena eman duzuen guztiei!