🌳🌲KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen honen bitartez AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen gaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera. Bi proposamen ditugu: Asteburuetako txangoak eta Udako ibiltariak.
Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1 , doan!
Esan zuen lagun guztiei zuekin etortzeko, praktikatu eta bizi!
Bermeoko berbalagunak
Bermeoko berbalagunon bloga
2019/12/03
Gabonetako eskulan tailerra
Pasa den ostiralean Gabonetako apaingarriak egiteko elkartu ziren berbalagunak eta oso eskulan ezberdin eta dirdiratsuak egin zituzten Montseren laguntzarekin. Arratsalde ona pasatu zuten, seietatik bederatzi eta erdietara arte eta eskulana amaitu zuten oso giro onean. Besteren bat egiteko gogoz amaitu zen tailerra, seguru jarraipena izango duela, praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko!
2019/12/02
Abenduko agenda
Abenduan hainbat hitzordu interesgarri daude agendan apuntatzeko: gaurko hitzaldia, biharko aurkezpena, tailerrak, gure urte amaierako topaketa... etorri guztietara, praktikatu eta euskaraz bizi!
2019/11/28
Gonbidapena: Arnasa gara
Taldekideei eman diegu Arnasa gara aurkezpenera joateko gonbidapena: abenduaren 3an, datorren asteko asteartean (nazioarteko euskararen egunean), arratsaldeko 18:30ean Kafe Antzokian. Hala eta guztiz, gonbidapena bera eraman barik ere joan zaitezkete, animatu ingurukoak zuekin joatera. Informazio gehiago...+
Beste aldetik, larunbat goizeko ekitaldian lagundu nahi baduzue, etorri goiko plazara goizeko 10:00etan, animatu, praktikatu eta bizi!
Beste aldetik, larunbat goizeko ekitaldian lagundu nahi baduzue, etorri goiko plazara goizeko 10:00etan, animatu, praktikatu eta bizi!
Subscribe to:
Posts (Atom)