Pages

2016/01/29

Otsaileko agenda

Otsailean euskaraz bizitzeko nahi beste aukera: mendi martxa, zinea, tailerrak, aratusteak... etorri, parte hartu eta euskaraz bizi!

Neguko lehiaketa eta info!

Otsailaren bostera arte neguko lehiaketan parte hartu eta Errigora kanpainako olioa eskuratzeko aukera izango duzue, zozketatuko dugu otsailaren 16an erantzun guztien artean. Argazkiak eta tertulia prestatzeko geratuko gara Gizarte eta Kultura Etxeko areto nagusian, hirugarren solairuan arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, eta orduan jakingo dugu nor den lehiaketaren irabazlea.


Info! orriak ohiko lekuetan topatuko dituzue, bete eta han utzi, geu pasatuko gara bila. Erantzun zuzenak otsailaren hamarrean argitaratuko ditugu hemen, blogean.

Oso erreza da eta betiko moduan, zalantzarik izanez gero... berbalagun talderen baten galdetu!

2016/01/20

Motibatzeko


2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzukideek Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu zuten Bilbon.
Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak...

2016/01/13

Asteburuan zer egin

Amama pelikula Nestor Basterretxea aretoan izango da baina umeentzako proposamena Arrantzaleen museoan da, doan, arratsaldeko bostetan larunbatean (umeak eta gurasoak batera joateko, zinea familian); eta igande goizean mendira, Sollube 707 mendi taldeak antolatuta Bermeoko auzoetatik irteera, eguerdirako bueltan. Parte hartu #lotsarikgabe.

Zozketaren irabazleak

Gaur goizeko taldean zozketatu ditugu Amama pelikula ikusteko sei sarrera, hiru lagunentzat bina. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere karta joko berezia erabili dugu eta barre pilo bat egin dugu, ordua berez joan zaigu, betiko moduan. Batun batunen egon gara eta irabazleak izan dira:
- Mari Carmen Guerra
- Itziar Esturo
- Silvia Rodriguez,
Badago astebururako plana!

2016/01/11

Amama ikusiko dugu asteburu honetan Bermeoko zinean

Asteburu honetan zinera joateko sei sarrera zozketatuko ditugu etzi, hilaren 13an, goizeko 11:30ean berbalagun gelan (Atalde 17, euskal gunean), udaleko euskera sailari esker. Zozketan parte hartzeko izena eman behar duzue zuen berbalagun taldean, dinamizatzaileari esan edo sare sozialetan jakinarazi:

bermeoberba@gmail.com
607 609 580 (Marimar)
Bermeoko berbalagunen facebooken
Fitxa bete eta oharretan adierazi.

Zeri buruzkoa da pelikula? Hona hemen laburpena:

Baserriak garai bateko mundua irudikatzen du, geure begien aurrean desagertzen ari diren bizitzeko modua, jakintza eta balioak. Baserria sendia da, eta mende luzez oinordetzan jasotako jakintzan ditu sustraiak. 

Familian bi munduk talka egiten dute, eta bertan eteten da gurasoen eta seme-alaben arteko lokarria. Tomasen eta Isabelen seme-alabek mundu zahar eta berriaren arteko gatazka biziko dute; nola ihes egin baserriari jakintzaren katea eten gabe, nola aukeratu bidea arbasoei traizio egin gabe.

Amaiak artearen bidez egingo die aurre barruan dituen bi mundu horiei. Bere bideari jarraitzeko baserritik irten beharko du eta aitari aurre egin, zauriak eragin eta lotura hori eten. Aurrera egiteko, ordea, arbasoen herentziarekin bizitzeko modua topatu beharko du. Bien bitartean, guztiei begira dago amama. Haren begiradak mutazio horri nolabaiteko zentzua emango balio bezala: bukatzen ari den munduari zein sortzen ari bide denari.

Gehiago irakurtzeko... +

Eman izena talde baten

Euskaraz hitz egiteko #lotsarikgabe aukeratu zure taldea edo batu hiru lagun egun eta ordu berean, talde berri bat sortzeko.
Astero elkartuko zarete eta zuek erabakiko duzue non, zein ordutan... ekainera arte. Horretarako bete behar duzue fitxa hau izena emateko doan, ez zaizue ezer kobratuko parte hartzearren.
Komeni da gutxiengo maila izatea (B.1.) berba egin ahal izateko eta zalantzarik izanez gero deitu edo mezu bat bota, dinamizatzailea jarriko da kontaktuan:
bermeoberba@gamil.com,
607 609 580 (Marimar).

Urtarrileko agenda



Gaurtik aurrera berbalagun talde guztiak elkartuko dira betiko moduan, astean behin leku eta ordutegi ezberdinetan, izena emateko mezu bat bota edo deitu:  

607 609 580.

Astero elkartzeaz gain, agendan azpimarratu ditugu intereseko hitzorduak zinera edota antzerkira joateko, irakurtzeko, mendira joateko, familian tailerran parte hartzeko.... beste proposamenen bat daukazuenean bidali eta agendan sartuko dugu, badakizue berbalagunak non topa!