Pages

2020/11/12

Erlauntza pelikula ikusi nahi?


Asteburu honetan Erlauntza (nagusientzako filma) estreinatuko da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan eta 6 sarrera dauzkagu zuentzat. Sarrera nahi baduzue, helarazi zuen izen abizenak eta zineko leihatilan izango duzue sarrera zuen zain. Lehenengo sei lagunek pelikula ikusiko dute, eman izena!

2020/11/09

Udazkeneko lehiaketa 2020


Udazkenean gaude bete-betean eta gure lehiaketa erraza abiatu dugu gaurtik azaroaren 20ra arte. Aurten inoizkorik era gehien dauzkazue lehiaketan parte hartzeko:
  • Bermeon, zer? Etxera heldu den agendaren azken orria bete eta argazkia egin.


  • Deskargatu: klikatu hemen, bete eta deskargatu orri betegarria edo gorde erantzun eta gero.

  • Orria hartu Kultur Etxean, Euskal Gunean, Bermeoko Hizkuntza Eskolan, AEKn, Gotzon Garitaonaindian edo udaleko Euskera Sailean eta bete.

  • Beheko formularioa bete blog honetan edo sare sozialetan.


Bete eta gero, ez ahaztu guri bidaltzea! Zelan?

  • Orria entregatu hartu duzun leku berean, guk jasotzeko.

  • Orriaren argazkia edo orri betegarria guri bidali whatsappera: 607 609 580 edo posta elektronikora: bermeoberba@gmail.com

Jasotako erantzun guztien artean Errigorako otzara zozkatuko dugu eta sare sozialetan jakinaraziko dugu nor izan den irabazlea, baita erantzun zuzenak ere. Parte hartu, praktikatu eta bizi!



2020/11/04

Badator Euskaraldia!

Oraindik izena eman ez baduzu, egin klik lotura honetan ➡️ https://izenematea.euskaraldia.eus/

Izena eman baduzu eta duela bi urteko txapa galdu baduzu ðŸĪŠ (txapa berdinak dira, etxetik badituzue berrerabili ♻️ ditzakezue) hurbildu Kabidxera astelehenetik - barikura 18:00etatik 20:00etara, martitzen goizetan 12:00etatik 14:00etara edo azaroaren 9tik aurrera astelehenetik zapatura, goizez ere, eta eskuratu zure rolaren txapa ðŸ‘‚ðŸ―ðŸ‘„


Aurten gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu!