Pages

2017/06/21

Udaberriko lehiaketaren sariduna

Atzo entregatu genuen ikasturteko azken saria, Errigorako oliba olioa, bost litroko bidoia, zozketan suertatu zen saridunari, Mikel Madariagari. Udaberriko lehiaketan 76 lagunek hartu duzue parte, eskerrik asko guztiei!
Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1. Lotu:
   1. Jabe askoren txakurra goseak hil
   2. Pazko euritsu urte ogitsu
   3. Leku guztietan txakurrak oinutsik
   4. Kazola bateko sardinak denak berdinak
   5. Usteak erdi ustel
   6. Zenbat buru hainbat aburu
   7. Txapel batekin ezin estali bi buru

2. Udaberria heldu da entzuten dugunean:  Kukua

3. San Juanetan dantzan egingo dugu:  Ipar haizetan

4. Bikoteka lotu:
·         Ekialdea          3     1. Berdea
·         Estribora         1     2. Gorria
·         Mendebaldea   4     3. Sortaldea
·         Babora           2     4. Sartaldea

2017/06/08

Opor aurrekoa erromeridxen: kronika

Pasa den larunbatean erromeridxen ospatu genuen opor aurreko topaketa, egun osoko jai giroan. Goizeko 12etan elkartu ginen goiko plazan eta kalejiran eman genuen goiza berriro elkartu arte, elizpean dantzan. Zubiganetik frontoira joan ginen bazkaltzera eta ederto batean pasatu genuen arratsaldea, bazkalondoan kantuz eta berandu arte dantzan. Zozketatu ziren sariak eta datorren asteazkenean, kulturetxean, emango zaizkie saridunei arratsaldeko 8etan.

Nabaritu zen dantza batzuetan praktika hartu dugula ostegun arratsaldeko dantza taldean, gaur izango da taldeko azken eguna, bost eta erdietan. Zeozer hartuko dugu Kafe Antzokian elkar agurtzeko, hurbildu gaur arratsaldean, #praktikatuetabizi.