Pages

2019/09/23

Asteburuan zinea euskaraz

Datorren asteburuan "Agur Etxebeste" pelikula izango dugu Nestor Basterretxea aretoan eta sei gonbidapen dauzkagu zuentzat. Gonbidapena leihatilan erakutsi eta sarrera eskuratuko duzue irailaren 28, 29 edo 30ean, nahiago duzuen egunean.
Zuen izan abizenak helarazi berbalaguneko 607 609 580 telefono zenbakira eta ostegun arratsaldean zozkatuko ditugu interesdun guztien artean. Zinean ere praktikatu eta bizi!

2019/09/18

Euskaraz irakurtzeko: Irkurleen Txokoa

Irakurtzea gustatzen zaizu baina ez dakizu zer irakurri euskaraz? Eman izena Irakurleen Txokoan eta hasi euskaraz irakurtzen. Hilabetero elkartuko da taldea irakurritakoa komentatzeko dinamizatzaile baten laguntzaz, Arrate EgaƱarekin hain zuzen.
Lehenengo saioa urriaren 17an izango da eta izena eman behar da Euskera Sailean (Kulturetxeko bigarren solairuan) edo udal liburutegian, doan. Saio bakoitzean eskuratuko duzue irakurriko duzuen hurrengo liburua, irakurriz ere praktikatu eta bizi!

Informazio gehiago...+

2019/09/17

Agur, Xixili!

Atzo gauean agurtu genuen Xixili eta hasi gara eguneroko zereginetan berriro, eman izena eta etorri berbalagun talde batera!
Ostiral arratsaldean elkartuko da lehenengo taldea, arratsaldeko bostetan lameran, eta datorren astean zehar beste talde batzuk hasiko dira.
Informazioa, zalantzak argitzea, edozer behar baduzue deitu edo bidali mezua 607 609 580 zenbakira. E-postaz nahiago baduzue, idatzi bermeoberba@gmail.com helbidera eta hasi euskaraz hitz egiten, praktikatu eta bizi!