Pages

2012/01/19

taldeak 2012


Urte hasiera honetan talde berri batzuetan izena emateko aukera daukazue, animatu eta jarri gurekin kontaktuan!




2012/01/16

urtarrileko buletina



Bigarren lehiaketa abian dago, urtarrilaren 30a baino lehen helarazi behar diguzue urtarrileko honako buletin hau ondo beteta eta ez ahaztu zuen telefono zenbakia, saria har dezazuen...

2012/01/11

zeramika ikastaroa

Zeramika ikastaroa
Mari Jose Dapousa monitorearekin
Non: Kultura Etxean
Prezioa saio biak eta materiala barne: 5 €

Antzinatik gaur egunera arte, kulturan zein eguneroko zereginetan jarduteko produktuak ekoizteko erabili izan da buztina. Oraingo honetan, funtzio erabilgarria eta apaingarria izango duten bi pieza bana egingo ditugu: maskara eta bol bat norberaren gustura dekoratzeko.

Lehenengoan forma emango diogu buztinari maskara lortzeko eta bigarrenean bol zuri bati kolorea eta diseinua aldatuko dizkiogu guztiz pertsonalizatzeko.
Amaitzeko, 1000 gradutan egosiko ditugu piezak laban buztinak porotsu izateari utzi eta zeramika objektu bihurtzeko.