Pages

2014/04/30

Mintza Eguna Izarran

Agenda

Zer berri maiatzerako? Aukeratu zuen gustukoena, geuk antolatutakoa maiatzaren 9an izango da:
Helarazi dizkiguzuen beste proposamen batzuk:


http://gizbermeo.blogspot.com.es/


Eta gure berbalaguna Jon GorriƱok proposatutakoa:


 Guzti honetaz gain, kultura agenda osoa esteka honetan utziko dizuegu. Kontatuko diguzue zeinetan hartu duzuen parte!


badu, bada

Oraindik ez zarete joan? 
Zubi honetako plana izan daiteke, igandera arte eta doan.
Eguraldia aitzakia, erakusketa bisitatu, goizeko 10etatik iluntzeko 10etara arte Bilboko Alondegian:
http://www.badubada.com/eu/

Erakusketak, euskararen berreskurapen prozesua eta komunitatearen barruan hizkuntza-aniztasunaren eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aztertzen ditu. Dena hamar ataletan azalduta:  Ahotsak; Kodeak; Hizkuntza Bizia; Euskara mundu eleanitzean; Euskararen iraunkortasuna; Euskararen herria; Erabili, maitatu, ikasi, irakatsi; Gozatu, jolastu; Hizkuntzen elkarbizitza, eta Agurra(k). Horiek guztiak sarean ere bisitatu daitezke, baita "Zure ahotsa" espazioan ere.
Aprobetxatu!!

2014/04/14

Udaberriko lehiaketa

Oporretatik bueltan lehiaketa izango dugu berriro abian, azken eguna parte hartzeko maiatzaren 29a izango da, hasi egiten!