Pages

2019/01/30

Kirola eta Natura: Mendira otsailaren 24an eta argazki lehiaketa 26ra arte

Otsailaren 24an Gorobel mendilerrorako irteera proposatzen dizuegu, topalekua Ledoño goiko aparkalekua izango da eta ibilbideari buruzko azalpenak entzun eta gero 9:30ean abiatuko gara. Maila ertaineko ibilbidea izango da, 11 km-koa eta zirkularra: Ledoño goikoa - Tologorri - Menerdiga - Ledoño goikoa, gutxi gorabehera lau ordukoa.
Komeni da oinetako eroso, zira, ura eta hamaiketakoren bat eramatea.
Izena emateko klikatu hemen....+
Azken eguna otsailaren 21a, partaide bakoitzeko formularioa bete.
Irteera aprobetxatuz, argazki lehiaketa antolatu da, Gorobel mendilerroko paisaiak islatzeko gehienez hiru argazkitan. Argazkiak bidali behar dituzue 660 861 633 zenbakira otsailaren 26a baino lehen eta euskal produktuen sorta irabazteko aukera izango duzue.
Ondo pasa bidean, argazki ederrak egin, praktikatu eta bizi!

2019/01/07

Kirola eta Natura urtarrilaren 20an

Aste honetan talde guztiak abiatuko dira berriro lasai eta eroso hitz egiteko euskaraz ordu betez, aukeratu komeni zaizuena eta etorri ohiturak aldatzen jarraitzera.
Astelehenetik ostiralera oso zaila bada zuentzat asteroko talde batera etortzea, urtarrilaren 20an hitzordua daukazue Kirola eta Natura egitarauan, EMAN IZENA... +   eta egunaz gozatu euskaraz!