Pages

2012/02/20

Irabazlea antzerkira doa

 

Bigarren buletineko lehiaketan irabazlea izan da Iratxe Gomariz. 


 Erantzun zuzenak izan dira:
Esamesak: Lekeitio eta Sherlock Holmes; 
Eroglifikoak: oilaskoa eta arkakusoa. 

Iratxek ondo erantzun ditu lau galderak:


Kasu honetan irabazlea ez dago berbalagun talde baten, bakarka hartu du parte lehiaketan eta saria izan da lau sarrera antzerkira joateko:


Otsailaren 17an gaueko 9etan Nestor Basterretxea aretoan:

Hil arte bizi




Hurrengo lehiaketa hirugarren buletinean....laster!



2012/01/19

taldeak 2012


Urte hasiera honetan talde berri batzuetan izena emateko aukera daukazue, animatu eta jarri gurekin kontaktuan!




2012/01/16

urtarrileko buletina



Bigarren lehiaketa abian dago, urtarrilaren 30a baino lehen helarazi behar diguzue urtarrileko honako buletin hau ondo beteta eta ez ahaztu zuen telefono zenbakia, saria har dezazuen...

2012/01/11

zeramika ikastaroa

Zeramika ikastaroa
Mari Jose Dapousa monitorearekin
Non: Kultura Etxean
Prezioa saio biak eta materiala barne: 5 €

Antzinatik gaur egunera arte, kulturan zein eguneroko zereginetan jarduteko produktuak ekoizteko erabili izan da buztina. Oraingo honetan, funtzio erabilgarria eta apaingarria izango duten bi pieza bana egingo ditugu: maskara eta bol bat norberaren gustura dekoratzeko.

Lehenengoan forma emango diogu buztinari maskara lortzeko eta bigarrenean bol zuri bati kolorea eta diseinua aldatuko dizkiogu guztiz pertsonalizatzeko.
Amaitzeko, 1000 gradutan egosiko ditugu piezak laban buztinak porotsu izateari utzi eta zeramika objektu bihurtzeko.