Non: Kultura Etxean, sukaldean. Prezioa: 2€. Partaide kopurua: Gutxienez 7 eta gehienez 20. Noiz: Martxoaren 9an, ostiralan, arratsaldeko 18.30ean.
Azkenean 18 lagun batu gara iluntzeko 8.30ak arte eta ederto igaro dugu arratsaldea. Nabaritzen da aurreko eguneko futbol partidaren giroa, ez ta? Lehenengo eta behin azalpenak adi-adi entzun ditugu:
Gero orea prestatu dugu errezetan zehaztutako pausuak jarraituz:
Eta amaieran bi taldetan banatu gara trufak paperean biltzeko eta erretil txikitxuak etxera eraman ahal izateko.
Hurrengo batean etxean egin eta esango diguzue zelan moldatu zareten!
Aukeratu taldea eta deitu parte hartzeko, hauek dira abian daudenak baina ez dago arazorik talde berri bat sortzeko:
Talde txikietan elkartzen gara, hemen daukazue informazioa: topalekua, arduraduna, eguna eta ordua, gehiagorik nahi baduzue jakin.... deitu eta berba egingo dugu!!
Saria: talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean.
Epaimahaia: Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera PraktikatuAEKfacebookeko orrialdean.
Taldebakoitzakbertsolaribatenlaguntzaedukidezake,halaeskatuzgero.Izan
ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko
bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori
balioetsi egingo da lehiaketan.