Pages

2016/09/28

Datorren astean talde bi gehiago

Aste honetan hasi diren taldeei gehituko zaizkie beste bi datorren astean:
- Asteartean, arratsaldeko 6etan erreten lameran
- Ostegunean, goizeko 10etan lameran, Kasino aurrean.
Izena eman nahi duzue? Klikatu izena emanteko irudia eta bete agertuko den formularioa. Bidaltzen duzuenean datuak jasoko ditugu eta jarriko gara kontaktuan. Normalean zuek emandako telefono zenbakira deitzen dizuegu, beraz, oharretan mesedez adierazi beste bide batetik nahiago duzuen kontaktatu edota zehaztu ordutegia.
Zer egingo dut komeni zaidan ordutegian ez badago talderik?
Eman izena, esan noiz nahi duzun geratu eta hiru edo lau lagun prest daudenean ordu berean geratzeko beste talde berri bat sortuko da. Hau da, izena eman ahala sortzen dira taldeak, edo sortutakoak moldatzen dira egunez edo ordutegiz aldatzeko.
#praktikatuetabizi

2016/09/26

Aste honetan lehenengo taldeak

Aste honetan lehenengo taldeak hasiko dira elkartzen, aukeratu nahi duzuna eta etorri:

- Asteazkenean goizeko 10:30ean, lameran (Akatz aurrean)

- Ostegunean arratsaldeko 6etan lameran (Kasino aurrean)


- Ostiralean arratsaldeko 5etan lameran (Kasino aurrean)


Ordubete gutxienez buelta bat emateko, lagunak ezagutzeko eta euskaraz bizitzeko ezer ordaindu barik. Informazioa, zalantzak, beste egun edota orduren batean geratzeko... deitu edo mezu bat bota 607 609 580 zenbakira (Marimar). #praktikatuetabizi

2016/09/19

Gaurtik aurrera praktikatu eta bizi!

Gaurtik aurrera elkartuko gara berriro, ordutegiak zehaztu barik daude baina guztion artean abiaraziko ditugu taldeak eta laster argitaratuko ditugu hitzorduak, izena eman talderen batean, praktikatu eta bizi!

2016/07/01

Oporretan

Oporrak hartzeko sasoia heldu da eta irailean hasiko gara berriro, badakizue uztailean eta abuztuan udako berbalagun taldea elkartuko dela, lehenengo hitzordua datorren asteko osteguna izango da, uztailak 7, zortzi eta erdietan lameran, Kasinoaren aurrean (euria bada Izaron), eta orduan adostuko da eguna edota ordu aldaketa, talde handi batean elkartzea edo talde txikiagoetan...eskerrik asko guztiei ikasturtean zehar emandako laguntzagatik: euskaraz bizitzen hasteko egindako esfortzuagatik edo esfortzu horretan besteei laguntzeagatik, espero dugu ondo pasa izana eta berriro elkartu arte uda ona igaro!