Pages

2021/05/12

Udako taldea

 


Laster amaituko da ikasturtea eta hasi gara pentsatzen zer egin udan, ezta? Euskaraz hitz egiten jarraitzeko asmoa baduzue, eman izena udako berbalagun talderako, zuek aukeratu asteko eguna eta ordutegia. Betiko moduan, taldea astean behin elkartuko da, doan, paseo bat emateko euskaraz, hurrengo ikasturtea hasi arte.

Guk euskaraz seguru, udan ere!

2021/05/10

Udaberriko lehiaketa

 


Udaberriko lehiaketan parte hartu nahi? Azken eguna 21a izango da, datorren asteko ostirala. Oso erraza da, lau galdera erraz-errazak erantzun eta Errigorako produktuen lote baten zozketan sartuko zarete zuzenean, besterik egin gabe. 24tik aurrera jakinaraziko dugu sariduna nor den (ez ahaztu zuen datuak idazten, telefonoa edota e-posta), baita erantzun zuzenak ere.

 Guk euskaraz seguru!

2021/05/03

Egunean Behin: berriro!

Ikasturte honetako azken denboraldia hasi da gaur eta badakizue zer egin behar duzuen, aurreko denboraldietan bezala  giltza sartu eta gurekin jolastu: 647CE2, guk euskaraz seguru!

2021/04/21

Zer deritzozue?



2020-2021eko ikasturtean izena eman duzue berbalagunen eta orain zuen iritzia ezagutu nahiko genuke: hartu, mesedez, bi minutu inkesta labur hau erantzuteko eta erantzuten duzuenon artean 20 opari kutxa zozketatuko ditugu. 🎁https://labur.eus/z0VMg
 

Eskerrik asko!