Pages

2009/02/12

menditik paseoan

Urte hasierako euri zaparraden ostean, mendi osteratxoa egin genuen. Laino guztien azpitik eta uren gainetik!. Zapatuan eguraldi dezentea egin arren, azkenean gutxiago izan ginen eta ibilbidea ere aldatu genuen bideetako lokatza zela-eta.

Hasiera eta amaiera leku berean izan ziren. San Kristobalgo plaza-Altamira-Goierri-Larrago-Urkiobe-Axpe-Aingerubideko hariztira bisita eta SKgo plazan amaiera. Talde erdiak Urdaibaiko interpretazio zentruan sartzea erabaki zuen ondotik pasatu ginela aprobetxatuz.

09:30ean Bermeoko tren geltokian batu ginen, SKera autoan abiatu,10:00etan hasi eta 13:30ak baino lehentxoago amaitu genuen. Taldean Sollube 707 Mendi Taldeko kideak eta Berbalagunekoak batu ginen. Hurrengoa prestatzen hasi gara jada.


2008/12/26

bonboiak egiteko ikastaroa

Gabonen aurretik egindako ikastaroaren argazkia duzue hau. Hasieran teoria landu genuen, sukaldariaren azalpenak entzun eta koadernoan apunteak jasotzen egon ginen. Hamaika galdera atera ziren bai eta iradokizunak ere.

Ostean, sukaldean praktikatu! Hori bai, lana amaitu arte ezin itxarion eta bonboiren bat edo beste dastatu genuen. Benetan gozo-gozoak!

2008/12/23

bermeoko berbalagun

Zer da berbalagun?
Astean behin lagunakaz alkartu eta gustuko ekintzak eginez, euskeraz berba egitea. Horixe da berbalagunak daukan helburua.

Lagun taldeak astean behin alkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakotxak erabagitzen dau zer egin, noiz eta non.

Norentzat da berbalagun?

Euskeraz berba egin gura dauen edozeinek parte hartu leike, ikasle izan edo ez, berba egiteko gogoa baino ez da behar. Euskeraz ondo berba egiten dabenentzako be bada, trebatu gura dabenagaz astean behin batuz laguntza ederra emoten da-eta. Ganera, gustuko ekintzetan parte hartzeko aukerea izango da.