Pages

2009/12/21

2009-2010eko 1. saria


Atzo, iluntzean jaso zuen Davidek aurtengo txapelketaren lehen saria 6 galderak eta hitz gurutzatuak asmatuta. Bi lagunekin Zabal Ederrekoek emandako merienda egin zuen.

2009/12/17

Helduontzako Ipuin Kontalaria


Gaur, eguena, iluntzeko 19:30ean liburutegian.



Aitor Txarterina kontalari dabil harat honat 97ko udaz geroztik.
Antzerki ikastaroak burutu ditu Nafarroako Antzerki Eskolan eta UEUn. AEK-n irakasle aritu zen. Eguzki irratia eta batez ere Euskal Herria irratiaren esataria. Honez gain, komikilari, marrazkilari, gidoilari (Aizu aldizkarian, 1998an) eta ardogile izan da . Zutabegile aritu zen Euskaldunon Egunkarian, Nafarkaria gehigarrian.

Ondo portatu direnentzat...


Olentzerori, Errege Magoei, Caga Tióri, Beffanari, Babushka edo izarrei, bakoitzak bereari idatzi baino lehen Euskarazko Produktuen Katalogoa begiratu! Interneten aurkituko duzue oraindik ez baduzue eskuratu.