Pages

2011/03/25

Dinamitzatzailea behar dugu

LAN ESKAINTZA 

BERMEOko BERBALAGUNERAKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DA Astean 10 orduz, ordutegi malgua, 2011ko ekainera arte (luzagarria) 

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
  • Euskalduna izatea.
  • Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
  • EGA titulua edo baliokideak.
  • Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia.
  • Bermeokoa izatea.

CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak Apirilaren 1a BAINO LEHEN ondoko helbidera: praktikatu@aek.org
Erreferentzia: Bermeoko dinamizatzaile lan-postua

ARGIBIDE GEHIAGO: 618 57 44 66

2011/02/04

Berbalagunak barra-barra

Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Euskaltzaindiaren egoitza nagusian egindako prentsa agerraldian. Oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute eta mintzalagun kopuruak izan duen gorakada nabarmendu dute.

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak kontutan hartu dira, egitasmoen osotasunean aztertzea eta horretarako ildo eta teknika ezberdinak baliatuz. Ikerketak utzi dituen emaitzekin “pozik” agertu dira eragileak, oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute. Mintzalagun kopuruak izan duen gorakada azpimarratu dute, batez ere: “Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke ” ikerketako arduradunen arabera

Mintzapraktika egitasmoan ari diren lagunek programaren balorazio “positiboa edo oso positiboa” egiten dutela azaldu dute, eta horrek arduradunen asebetetze maila betetzen du. “Egitasmoa bideratzeko egiten duten ahalegina modu positiboan baliosten duela erakusten du eta horrek izugarri poztu gaitu. Batezbestekoa 8,5a gainditzen du, bide onean goazela berretsiz”.

2010/12/14

Argazki emanaldia: Budapest

Eguen honetan, hilaren 16an, Danubio hegaleko hiria ezagutzeko aukera ederra!

abenduaren 16an
iluntzeko 19:00etan
Bermeoko Kultura Etxean
antolatzailea: Berbalagun

2010/11/16

Zeramika ikastaroa


Zeramika ikastaroa, Mari Jose Dapousa zeramikariarekin
Azaroaren 19an eta 26an- 2 barikutan
Kultura Etxean
Ordutegia- 18:30etik 20:30era
Izena emoteko: 609462018/688651491

Antzinatik gaur egunera arte, kulturan zein eguneroko zereginetan jarduteko produktuak ekoizteko erabili izan da buztina.
Ikastaro honetan, funtzio erabilgarria eta apaingarria izango duten 2 pieza egingo ditugu:
1- Bola sistema erabiliko dugu buztin zati bat zabaldu eta modelatzeko. Ondoren pitxer forma eman, apaindu, margotu eta iragazgaiztu egingo dugu.
2- Plaka bat sortuko dugu geure eskuaren aztarna jartzeko eta txurroak gehituko ditugu inguruan azpil txiki bat egiteko. Azkenik, esmalte gardena emango diogu.
Amaitzeko, 1000 gradutan egosiko ditugu piezak buztinak porotsu izateari utzi eta zeramika objektu bihurtzeko.