Pages

2016/05/25

Amaierako bazkaria

Ikasturte amaierako bazkaria erromeidxe egunean egingo dugu frontoian, 23€ pertsonako, ekainaren 4an, hurrengo asteko asteburuan. Azken topaketa izango da eta geratuko gara goizeko 12ak inguru goiko plazan iluntzera arte egun berezia pasatzeko.
Ezin bazarete etorri bazkaltzera baina geratu nahi baduzue goizean edo bazkaldu eta gero arratsaldean, ez dago inolako problemarik baina abisatu mesedez. Bazkarira etor daitezke lagunak, ezagunak,... gonbidapen irekia da.

Orain jakin behar duguna da zenbat lagunentzako bazkaria antolatu behar dugun eta horretarako mesedez konfirmatu bazkaltzera etorri nahi duzuen:

2016/05/24

Arrain azokan: kronika

Ondo baino hobeto aprobetxatu dugu arrain azokako asteburua: ostiral goizean lamerako karpan ordu bietara arte lagun eta ezagunei azaltzen geuk eus kanpaina zertan datzan eta bide batez geure grabaketa laburrak ere egiteko. Berba eta berba berez joan da goiza eta arratsaldean museora joan gara bisita gidatua egitera.
Handik opari eta guzti irten gara, hartu dugu kafetxoa eguzkitan eta aprobetxatu dugu udaberriko lehiaketaren zozketa egiteko. Sariduna izan da Mirenlur Batiz, zorionak Mirenlur! (gehiago...+)
Honen ondoren berriro hurreratu gara karpara erretratoak ateratzeko eta gure grabaketa laburrak egiteko. Ikusiko dugu emaitza, ondo egongo dira, ziur (gehiago...+). Azokan geratu gara bisitan.
 

Denetariko egin dugu, postuetan erosi, galdetu, produktu berriak ezagutu, baita sotopatroi proiektu berria ezagutu ere, zazpi eta erdietan zuzenean azaldu digute eta, oso interesgarria.


Zortzietatik aurrera dantza ekitaldia ikustera joan gara lameratik portura eta kantatzen amaitu dugu guk ere, ekitaldi ederra benetan. Bederatzi eta erdiak inguru giroa ez zen etxerako eta pintxo-potean geratu ginen ederto batean #lotsarikgabe. Datorren urtean ziur errepikatzen dugula.


2016/05/19

Arrain azokan

Asteburu honetan arrain azokan egongo gara:
- 12:30ean Andeko aurrean, karpan, ordubietara arte.
- 17:00etan lameran, Izaroaren aurrean, museora joateko.
- 17:30ean museoan bisita gidatua eta azoka ikustera joango gara amaitu eta gero.
- 20:00etan ekitaldia ikusiko dugu. Ondoren, pintxo-potera.

Gogoratu bihar aukeratuko dugula udaberriko lehiaketaren irabazlea, astelehenean jakingo dugu nor den, bihar zozketa egingo dugu. Arrain azokan ere euskaraz #lotsarikgabe.

Egitarau osoa ikusteko klikatu hemen +.

2016/05/17

Mila arrazoi

Arrain azokan hasi asteburu honetan eta urte osoan zehar aukera izango dugu bai argazki baten bidez bai bideo labur batez azaltzeko zeintzuk diren gure arrazoiak euskaraz bizitzeko.
Helburu horrekin karpa bat egongo da leku esanguratsuenetan, adibidez Arrain azokan Andekoren aurrean, argazki edota grabazioak egiteko.
Guzti hau azaltzeko eta lagunak, ezagunak,.. erakartzeko gure laguntza eskatu du Euskera Aholku Batzordeak, ahal denean. Momentuz geratu gara ostiral honetan, hilaren 20an, goizeko 12:30ean lameran bertan, Andekoren aurrean, esku bat botatzeko ordubietara arte, #lotsarikgabe.

Irakurri gehiago...+