Pages

2011/10/14

Azaroan antolatu dogu..






BITXIGINTZA IKASTAROA

Paparreko orratzak egiten ikasteko bitxigintza ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroan parte hartzeko, aurretiz izena eman behar izan da.
Monitorea: Montse Alonso


Azaroaren 25eko tailerran berbalagunok ikasi dugu honelako brotxe ederrak hasiera hasieratik egiten, bakoitzak berarena.

Montsek materiala prest zeukan eta partaide bakoitzaren esku geratu zen kolorea aukeratzea. Guztira 15 izan dira.

Ordua baino lehenago egon ginen lanean, ikusten den moduan seiak puntu puntuan bagenekien nondik hasi.


Ez da izan zeregin erreza, eskerrak Montseren azalpen eta laguntzari!


Baten batek bi bider egin behar izan du orratza, hegoak tenkatzeko, baina zortzietako bueltan berbalagun guztiek euren brotxe amaituta eraman dute etxera, bai elegante ere!



Joan aurretik eskatu diegu ekintza honen balorazioa honako galdetegitxo hau erabiliz:



Eta haien erantzunen laburpena da:

Batazbesteko, zerotik hamarrera bedertzi puntu baino gehiago eman diote ikastaroari. Hobeen baloratu dena materiala izan da eta orokorrean oso balorazio ona izan da. Partaide guztiek erantzun dute prest egongo direla hurrengo ikastaro baten parte hartzeko eta haien proposamenak zentzu hortan izan dira:

  • Narrozko tailerren bat, belarrikoak, eskumuturrekoak, beste lepoko mota…
  • Belarritakoak, eraztunak… nahiz eta guk ordaindu behar material guztia etorriko nintzateke
  • Ikastaro gehiago antolatu behar duzue: bitxigintza, postalak egiteko eskulanak…
  • Artisautza eta holakoak antolatu.
MILA ESKER GUZTIEI

No comments: