Pages

2017/05/16

Opor aurreko topaketa erromerian

Ekainaren 3an erromeridxe ospatuko da Bermeon eta berbalagunok elkar agurtuko dugu egun horretan, ikasturte amaierako opor aurreko topaketa eginez.
Gogoratu ekainaren 15era arte udako taldean izena emateko aukera izango duzuela eta uztailaren bostean elkartuko dela udako taldea lehenengoz lameran, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Erromeridxe egunean eguerdiko 12etan geratuko gara goiko plazan eta hiru eta erdiak inguru frontoian bazkalduko dugu. Han egongo gara zortziak arte, lameran jarraitzeko dantzan Akerbeltz taldearekin gauera arte.
Bazkaltzeko tiketa aldez aurretik hartu behar duzue, 25€, eta ez ahaztu etxean egun horretan bertan!Bazkalondoan sari ezberdinak zozketatuko dira, boletoak gastuetan laguntzeko dira, hemen argitaratuko ditugu zenbaki saridunak, euro bat boletoko. Sariak: "3 egun hirian", "Aterpetxea lagun birentzat", alde zaharreko tabernarien saria.
Gogoratu ez dela zertan berbalagun taldekoa izan egun horretan gurekin egoteko, ezta bazkaltzera etortzeko ere, animatu zuen lagun, bikotekide, ezagun eta familiako guztiak, denontzako lekurik egongo da, #praktikatuetabizi.

No comments: