Pages

2017/11/20

Gurasolagunak ispiluari begira: kronika

Pasa den larunbatean gurasolagunak geratu ziren kulturetxean ispiluari begira hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko eta bide batez goiz berezia familian pasatzeko.

Hasi ziren gurasoak gaztelekuan berbetan, UEMAko Eneritzen laguntzaz, eta umeak ludotekan lan eta lan UEMAko Axunen gidaritzapean.

Umeek irudikatu zuten haien eguneroko hizkuntza hiru eremutan: eskolan, etxean eta lameran jolasetan. Bakoitzean erantzun zituzten galdera zuzenak: zein hizkuntzatan hitz egiten dut nik etxean, eskolan, jolasean? zein hizkuntzatan egiten didate niri? zein hizkuntzatan egiten dute gurasoek haien artean? eta gurasoek niri?
Antza umeek ez dakite gezurrik esaten eta erantzun guztiak zenbatu zituzten lau koloretan: euskara berdez, euskara eta erdara horiz, erdara gorriz eta besteren bat urdinez.

Hiru hormairudiak amaitu eta gero gaztelekuan elkartu ziren gurasoekin emaitzak aztertzeko eta datu deigarriak nabarmendu zituzten: neba-arrebekin guztiek esan zuten euskara hutsean aritzen direla etxean, gorri gehiena agertu zen gurasoen artekoan eta umeen artean ez zen gorririk agertu. Azalpenak ulertzeko oso baliogarri izan zitzaien semaforoa eta jarraian Eneritzek eskatu zien identifikatzeko pantailan agertu ziren aurpegi ezagunak...zeregina burutu zuten inolako trabarik gabe, guztien artean.

Tailerrari amaiera emateko taldeko argazkia atera zuten eguerdiko ordu bata jotzear, eskerrik asko Axun eta Eneritz, hurrengo batera arte!

Argazkiak ikusi....+

Oizmendi telebistan...+



No comments: