2018/02/13

Kirola eta natura: praktikatu eta bizi!


Badakizue etengabe ari garela proposamen berriak lantzen zuek praktikatu eta euskaraz bizi ahal izateko. Honako hau da 2018rako proposamena: naturaz gozatu eta kirola apur bat egin bide batez, hilero. Lehenengoa abiatu dugu dagoeneko, hilaren 24an:



Ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko aukera izango da. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia Peñas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an, azken hau etxean bertan, ez dago aitzaiarik!

http://kirolaetanatura.blogspot.com.es/Irteera guztiak doan izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat eta eguneko mokadutxoa. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.

Informazioa eta izen ematea: www.praktikatu.eus


  • Izen ematea, aldez aurretik egin beharko da, baimenak eta aseguruak ondo lotzeko.
  • Bi egun lehenago amaituko da izena emateko epea.
  • Txango bakoitzak bere izan-emate fitxa izango du.
 Eman izena eta asteburu berezia bizi hilero, etorri, parte hartu, #praktikatuetabizi!

No comments: