Pages

2019/03/27

Zuen iritzia jaso nahi dugu

Ikasturtearen erdira heldu gara eta zuen iritzia jasotzeko momentua da, gure lana hobetu ahal izateko. Inkesta (Klika+) betetzea eskatzen dizuegu eta bertan hainbat atal baloratzea: zuen taldea orokorrean, zuen parte hartzea, gainontzeko ekintzak eta egitasmoaren balorazioa aurreko guztia kontuan hartuta.
Nahi baduzue, aprobetxatu inkesta proposamenak, zalantzak, hobetu beharrekoak adierazteko eta saiatuko gara aurrera begira zuzentzen eta abian jartzen. Inkesta anonimoa da eta anonimotasunean aztertuko ditugu emaitzak, baina inkestaren amaieran zuen datuak betetzeko aukera dago, erantzuten duzuen guztien artean opari batzuk zozkatzeko. Nahiago baduzue, paperean betetzeko aukera ere badago, dinamizatzaileari eskatuta. Entregatzeko, zuen taldeko bidelagun bati edo dinamizatzaileari helarazi, euskal guneko buzoian sartuz, adibidez. Dinamizatzailearekin kontaktatzeko, 607 609 580 (Marimar) edo bermeoberba@gmail.com.
Mesedez, erantzun apirilaren 9a baino lehen, eskerrik asko!

No comments: