Pages

2015/02/19

Badator, badator...

Hasi gara 19. Korrika eskualdean prestatzen, gaur aurkeztuko da Gernikan eta martxoaren 6an Bermeoko Kafe Antzokian, zer egin dezakegu laguntzeko?

- Herriko batzordean parte hartu eta ekintzak antolatu (arduraduna: Otsanda).

- Aurkezpenean lagundu, adibidez arropa desfilean, animatuko zarete egun batez modeloa izaten?

- Korrika laguntzaile: 12 euroren truke txartela jasoko duzue deskontuak izateko, adibidez otsailaren 28an Lizeo Antzokian antzeztuko den Fausto ikusteko, eta saltoki askotan merkeago erosteko, ez galdu aukera eta izan korrika laguntzaile!

- Josi eta josi ibili ondoren amaitu dugu oheko tapakia eta martxoaren 14an zozketatuko dugu Gernikako Arrien aurrean eguerdiko ordu batean, parte hartzeko eskuratu boletoak, euro batetik gora nahi duzuen beste. Saltzen ere laguntzen baduzue hobe, dirua Korrikaren alde.

Oheko tapakia  ikusgai izango dugu Gernikan BIKAÑA altzari-dendan eta Bermeon BED'S koltxoi-dendan, ia zer deritzozuen.

Martxoaren 19an Urepelera joango gara Korrikari hasiera emateko, Bermeotik irtengo da autobusa eta gutxi gora behera 12 euro izango dira plazako, ia betetzen dogun.

Badakizue 24an helduko dela Bermeora goiz-goizetik, lagunduko diguzue txokolatada antolatzen? Korrika txiki 27rako aurreikusten da (zehaztuko da aurrerantzean) eta 29an bagoaz Bilbora amaiera ospatzeko. Argi dago martxoan badagoela zereginik, ezta?

Laguntzeko, kilometroak erosteko, zalantzak argitzeko, boletoak erosteko... galdetu euskaltegian, edo zuen bidelagunei, edo deitu 607 609 580 telefonora edota mezua bidali bermeoberba@gmail.com helbidera, 
eskerrik asko laguntzaile!

No comments: