Pages

2015/02/25

Origami tailerra

Martxoaren 13an origami tailerra antolatu dugu Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1. gelan arratsaldeko 6etatik 8etara eta hiru euro ordainduko dugu materialak erosi ahal izateko. Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da, bitartean apuntatu #lotsarikgabe.

Zer egingo dugu? Orri-markagailu bat liburuetan orria markatzeko, berezia eta deigarria, kartoia eta papera erabiliz.

Monitora da Montse Alonso eta eskertzen da puntual egotea azalpenak hasiera hasieratik entzuteko. Tailer honetan umeek ere parte har dezakete, aproposa da 10 urtetik gorako umeentzat eta gehienez 15 lagun izan gaitezke, gela txikia da eta kopuru honetatik gora itxaron-zerrenda bat irekiko dugu, beharrezkoa izanez gero bigarren tailerra antolatzeko. Horretarako gutxiengo kopurua 8 lagunekoa da.

Zalantzarik edo galderarik badaukazue deitu 607 609 580 telefono zenbakira edota bidelagunekin komentatu, eskerrik asko!

No comments: