Pages

2021/06/14

Udaberriko lehiaketaren erantzunak eta sariduna

 


Pasa den ostiralean jaso zuen Amaia Apraizek udaberriko lehiaketaren saria: Errigorako lote beltza, Korrikako katilua eta Praktikatu oparien sortatxoa, zorionak Amaia!

Inoizkorik parte hartze handiena izan da udaberriko lehiaketa honetan, 109 erantzun egon dira, mila esker parte hartu duzuen guztiei, udazkenekoan espero zaituztegu berriro.

Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:  

1.- Lotu hasiera amaierarekin, bere zenbakia idatziz:

  1. Ez da surik ke gaberik.

  2. Hogei astez kuku, San Pedrotan mutu.

  3. Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez.

  4. Gutxi ikasia, beti jakintsu.

  5. Mando merkea, nagusiaren nekea.

  6. Errementariaren etxean, zotza burruntzi.

  7. Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.

2.- Zein bermeotar da Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria? Agurne Gaubeka.
3.- Arene kiroldegiko igerilekuan dagoen horma-irudia berriztu da martxoan. Zein da bere izena? Bizipoza. 
4.- Non nahiago duzu igeri egin, igerilekuan edo itsasoan? Gehien-gehienek nahiago duzue itsasoan igeri egin, igerilekuan baino.

2021/06/09

Uztailaren bian irteera


Ekainaren lauan azkenean irteera bertan behera utzi behar izan genuen eguraldiagatik, abisu horian egon ginen-eta. Baina ez kezkatu, atzerapena baino ez da izan, uztailaren bian joango gara Busturira trenez eta handik Bermeora etorriko gara oinez, udan ere euskaraz seguru!

Udako taldea: azken egunak izena emateko!

 


Etzi amaituko da epea izena emateko, ez pentsatu lar eta apuntatu udako taldean: lameran geratuko gara arratsaldeko zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara arte asteartero.

Lehenengo eguna uztailaren 13a izango da, Izaro aurrean. Guk euskaraz seguru, udan ere!

2021/05/24

Irteera urtea ondo amaitzeko


Ekainaren 4an Axpera joango gara trenez, geltokian geratuko gara 9:30ean eta Axpeko geltokitik Bermeora oinez etorriko gara, talde txikietan, eguerdira arte. Gure erritmora ibiliko gara, inolako presarik gabe, urtea ondo amaitzeko. Ezinbestekoa da izena ematea (607 609 580), guk euskaraz seguru, udan ere!