Pages

2015/06/17

Udaberriko lehiaketak badu irabazlea: zorionak Miren!



Udaberriko lehiaketaren irabazlea Miren Gangoiti izan da eta atzo jaso zuen saria: Odol mamituak liburua, Alainek dedikatuta, zorionak Miren!
Alaine Agirre izan da lehenengo galderaren erantzun zuzena, bera da aurten Lizardi saria irabazi duen idazle bermeotarra. Bigarren galderaren erantzun zuzena da 241 eskailera maila, datorren astean San Juanera igo ahala zenbatu, ia. Hirugarren erantzuna oso erreza izan da, ezta? Esaera bukatzeko: Kalean uso, etxean otso, neguko lehiaketaren irabazleak, Iranzuk, aukeratu zuena.

Laugarren galderaren kasuan ez da egon erantzun zuzenik, norberak aukeratzen duen hondartza, gustukoena. Irabazleak, Mirenek, hondartza berezi batera eraman gaitu, Gulpiyuri hondartzara, bere esanetan gogokoena da txikitxoa eta mendi artean dagoelako, atzo ibili ginen honen inguruan berbetan, Llaneseko hondartza da (Asturiasekoa), hara bazoazte bota zuen argazkia.

Udaberriko lehiaketa honetan 68 erantzun zuzen jaso ditugu, eta gehien gustatu zaizkizuen hondartzak Urdaibai ingurukoak izan dira, askotan arrazoitu egin duzue erantzuna, beste batzuetan ez. Hona hemen laburpena:
·         Aritzatxu, Bermeon, 22 erantzun. Arrazoiak:
o   Paisaiagatik (Yolanda)
o   Garbia delako (Emili)
o   Gure betiko hondartza delako (Iziar)
o   Bermioko hondartza delako (Leire, Jon, Ismene, Cristina)
o   Txikia eta lasaia delako (Lukene)
o   Giro onagatik (Jose)
o   Euskadiko politena delako (Oscar, Zutoia, Lito)
o   Kala polita delako (Bego)
·         Laida, 10 erantzun:
o   Hurbil dagoelako baina era berean isolatuta (Reyes)
o   Haizetsua delako (Itziar)
o   Polita delako (Karmentxu)
o   Erosoa delako niretzat (Iñigo)
o   Lasaia delako (Verónica)
o   Jende gutxi joaten delako (Carmen)
o   Alde batean olatuak daudelako eta beste aldean ur lasaiagoak direlako (MªEugenia)
·         Laga, 8 erantzun:
o   Zoragarria delako (Elias, Yurena, Izortxa)
o   Basatia delako (Andoni)
o   Etxetik gertu dagoelako (Iker)
o   Bere lasaitasunagatik (Tania, Maider)
o   Ogoño alboan dagoelako (Puri)
·         Laidatxu, Mundakan, 5 erantzun. Zergatik?
o   Etxeko hondartza delako eta bere arearengatik (Miren)
o   Umeentzako aproposa delako (Ibon)
o   Dituen bistengatik (Eneko)
o   Hurbila eta lasaia delako (Silvia)
·         Bakiokoa, 4 erantzun:
o   Handia delako eta surf egin daitekeelako (Juani)
o   Paseoan ibiltzeko (Jabi)
o   Olatuak daudelako (Maialen)
o   Txikitatik joaten naizelako (Irati)

Gutxiagotan erantzun duzue: Arribolak, jende gutxi dagoelako (Inma), luzea eta bistak dituelako (Eider); Hondartzape, xarma berezia duelako (Amaia); Karraspio, nahi dugun guztia daukalako (Jesus); Tonpoia, polita delako (Itxaso); Plentziakoa, Sopelakoa, Gorlizekoa, Larrabasterra, San Antonio, eta zuetariko bik adierazi duzue ez zaizuela hondartza gustatzen, ontzat eman dugu erantzuna.

Eskerrik asko guztiei parte hartzearren eta hondartzen kontuetan badago zer aukeratu, ondo pasa udan!