Pages

2014/03/28

2014/03/26

familian euskaraz jolasteko tailerra



NOIZ? MAIATZAREN 9AN, OSTIRALEAN,
ARRATSALDEKO 6ETATIK 7:30ERA ARTE.
NON? BERMEOKO GIZARTE ETA KULTURA ETXEAN.
Nortzuk apuntatuko dira?
Ama, aita edo biak ETA seme-alabak 6 urtetik 10 urtera.

Zenbat pertsonentzat? 
 20 pertsonentzat, haurrak eta gurasoak.  DOAN.

Zer egingo dugu?
    • Errutina-jolasak
    • Esku-jolasak
    • Bikote-jolasak
    • Kulunkatzeko jolasak
    • Korru-jolasak
  • Abestiak eta dantzak
  • Talde-jolasak
  • Konfiantza-jolasak
  • Jolas kooperatiboak
  • Betiko jolasak (soka, goma, zibak…)

Helburuak:

- Euskararen transmisioan eragitea.
- Familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.
- Familiei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
- Herrian eta hirian euskara kalera ateratzea.
Metodologia guztiz dinamikoa izango da eta haurrek eta helduek elkarrekin jolastuz ikasiko dituzte olgetak. Partaide bakoitzari txosten bana banatuko zaio landutako jolasak biltzen dituena.

Izena emateko azken eguna: apirilaren hamaika, plazak bete arte.

2014/03/24

Opor aurrekoa



Laster oporrak... 

zeozer hartzeko geratu gara Kasino aurrean arratsaldeko 5etan apirilaren 11n, oporrak hasten diren egun berean, arratsaldeko kafea lehenengo eta pintxo-potea gero. 

Momentuan erabakiko dugu zer afaldu, pintxo-potearen arabera!

Eskumuturrekoak







Laguntza modura, Montsek azaldu digu irudiz tailerrean landutakoa, etxean errezago errepika dezazuen ikasitakoa.


********************


Berriro egingo dugu tailerra, bigarren txanda datorren asteko ostiralean izango da, txanda bakoitza hamabost lagunentzat izan da eta askoz gehiago apuntatu zarete lehenengorako, horregatik bigarrena antolatzea erabaki dugu, ordu eta leku berean, bete da dagoeneko. Apuntatzen jarraitzen baduzue pentsatu beharko dugu zer egin... ;)



2014/03/12

Zinera gonbidatu zaituztegu


 Sarrera bikoitzaren irabazleak izan dira:

1.- Borja Larrauri  -  Astearte goizeko taldea.
2.- Eragone Larrauri -  Astearte goizeko taldea.
3.- Reyes Gonzalez  -  Ostiral arratsaldeko taldea.
4.- Bego Saguri - Bitxigintzako taldea.
5.- Silvia Rodriguez - Astearte arratsaldeko taldea.


ondo pasa!!

*********** 
Gonbidapenak banatuko ditugu datorren astean. Zer egin behar duzue? Gurekin kontaktuan jarri zerrendan egoteko zozketaren egunean, interesdun guztien artean zozketatuko ditugu. Zein da pelikula? Oraingo honetan dokumentala da, hilaren 21etik 24ra Bermeoko zinean egongo dena: Asier eta biok


Kontatuko diguzue gustatu zaizuen!