2009/02/12

menditik paseoan

Urte hasierako euri zaparraden ostean, mendi osteratxoa egin genuen. Laino guztien azpitik eta uren gainetik!. Zapatuan eguraldi dezentea egin arren, azkenean gutxiago izan ginen eta ibilbidea ere aldatu genuen bideetako lokatza zela-eta.

Hasiera eta amaiera leku berean izan ziren. San Kristobalgo plaza-Altamira-Goierri-Larrago-Urkiobe-Axpe-Aingerubideko hariztira bisita eta SKgo plazan amaiera. Talde erdiak Urdaibaiko interpretazio zentruan sartzea erabaki zuen ondotik pasatu ginela aprobetxatuz.

09:30ean Bermeoko tren geltokian batu ginen, SKera autoan abiatu,10:00etan hasi eta 13:30ak baino lehentxoago amaitu genuen. Taldean Sollube 707 Mendi Taldeko kideak eta Berbalagunekoak batu ginen. Hurrengoa prestatzen hasi gara jada.