Pages

2017/05/31

Ekaineko agenda

Ekaineko agendak dantza egiteko aukera ugari ematen digu, herrian bertan, asteburu honetan hasi eta hile amaiera arte. Aprobetxatu eta etorri, gurekin #praktikatuetabizi.

2017/05/24

Errigorakoa batu

Gogoratzen duzue martxoan eskatu genituela Errigorakoak baina epe bitan batzen direla aurten? Errigorako olioa batu genuen apirilaren hasieran eta heldu da momentua eskatutako gainontzekoa batzeko: ekainaren 1ean eta 6an, iluntzeko zortzietatik aurrera, euskal gunean. Jasotzeko momentuan ordainduko dugu agindutakoa. Kontsumitzen dugunean ere #praktikatuetabizi.

Zorionak Juani eta eskerrik asko guztiei

Pasa den ostiralean elkartu ginen Bilbon egitasmo guztien dinamizatzaileak gure lanari buruz berba egiteko eta azken finean zuen beharrizanetara hobeto egokitzeko. 
Helburu berarekin eskatu genizuen martxoan zehar tokian tokiko egitasmoak baloratzea eta aukeran izena ematea zozketa batean formularioa betetzean. 
Bermeon oso balorazio ona jaso du egitasmoak, batetik bostera  (bosta altuena), 4.93 izan da batez bestekoa, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Zozketan saridunen bat astearteko taldeko Juani izan da eta atzo jaso zuen oparitxoa, zorionak!

Arrain azokarako bisita

Maiatzaren 19an arrain azoka bisitatu genuen, posturik postura nobedadeak ezagutzeko. Betiko moduan, kafetxu bat hartu genuen eta geuk eus karpan taldeko argazkia atera genuen. Gero, bisita gidatua egin genuen Mater itsasontzian, bajurako arrantza hobeto ezagutzeko eta arrantzaleen bizimodua ulertzeko. Oso azalpen interesgarria, arrain azokan ere #praktikatuetabizi.

Gurasolagunak Tertangan

Bermeoko familia bik asteburu-pasa egin zuten Urduñan maiatzaren 13 eta 14an eta asko disfrutatu dute Euskal Herriko beste gurasolagunekin batera, Urtxintxako hezitzaileek dinamizatuta. Esperientzia errepikatuko dutela esan dute, datorren urtean aukera sortzen denean, oso aberasgarria izan delako bai guraso bai seme-alabentzat. Familian ere nahi dugu #praktikatuetabizi.

2017/05/16

Opor aurreko topaketa erromerian

Ekainaren 3an erromeridxe ospatuko da Bermeon eta berbalagunok elkar agurtuko dugu egun horretan, ikasturte amaierako opor aurreko topaketa eginez.
Gogoratu ekainaren 15era arte udako taldean izena emateko aukera izango duzuela eta uztailaren bostean elkartuko dela udako taldea lehenengoz lameran, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Erromeridxe egunean eguerdiko 12etan geratuko gara goiko plazan eta hiru eta erdiak inguru frontoian bazkalduko dugu. Han egongo gara zortziak arte, lameran jarraitzeko dantzan Akerbeltz taldearekin gauera arte.
Bazkaltzeko tiketa aldez aurretik hartu behar duzue, 25€, eta ez ahaztu etxean egun horretan bertan!Bazkalondoan sari ezberdinak zozketatuko dira, boletoak gastuetan laguntzeko dira, hemen argitaratuko ditugu zenbaki saridunak, euro bat boletoko. Sariak: "3 egun hirian", "Aterpetxea lagun birentzat", alde zaharreko tabernarien saria.
Gogoratu ez dela zertan berbalagun taldekoa izan egun horretan gurekin egoteko, ezta bazkaltzera etortzeko ere, animatu zuen lagun, bikotekide, ezagun eta familiako guztiak, denontzako lekurik egongo da, #praktikatuetabizi.

2017/05/08

Arrain azokarako bisita

Datorren asteko barikuan arrain azokarako bisita antolatu dugu talde ezberdinetako berbalagunak elkartzeko, baita berbalagun taldetakoak ez zaretenak ere, guztiak gonbidatuta gurekin arrain azoka ikustera etortzeko.
Arratsaldeko bostetan geratu gara lameran eta zortziak inguruan Alkartasuna Dantza taldeko dantzak ikusiko ditugu, lameran eta portu zaharran.
Iluntzean pintopotean amaitzeko esperantza daukagu, hamarrak inguruan Zubiganen hasita alde zaharretik. Etorri eta gurekin #praktikatuetabizi.

Udako plana


Egin duzue udarako planik? Berbalagunok talderen bat mantenduko dugu udan zehar, abuztuaren amaiera arte gutxi gorabehera. Printzipioz, asteazkenetan elkartuko gara, zortzi eta erdietatik aurrera, baina izena eman behar duzue udako taldean interestuta egonez gero, talde bakarra edo bat baino gehiago aurreikusteko.
Lehenengo eguna uztailaren bosta izango da eta lameran geratuko gara, asteazkenero uztaila eta abuztuan. Izena emateko klikatu blog honetako irudi aldakorrean eta bete formularioa guk zuzenean zuekin kontaktatzeko, edo telefono zenbaki honetan adierazi: 607 609 580 (Marimar).
Udan ere #praktikatuetabizi.

Udaberriko lehiaketa

Gaurtik aurrera eta hilaren 26ra arte udaberriko lehiaketan parte hartzeko aukera duzue, beste aukera bat #praktikatuetabizi ahal izateko. Saria Errigorako olioa izango da, bost litroko bidoia, eta epea amaitzen denean argitaratuko ditugu erantzun zuzenak eta irabazlearen izen abizenak blog honetan bertan.
Jasotako erantzun guztien artean zozketatuko da saria maiatzaren amaieran eta Erromeridxe egunean, ekainaren hiruan, gure opor aurreko topaketan, entregatuko dugu.
Postontzietan sartu behar duzue orritxoa beteta, edo hartu duzuen lekuetan eman, guk jasotzeko 26tik aurrera. Aurkituko dituzue tabernetan, liburutegian, euskal gunean, kulturetxean, Hizkuntza Eskolan eta berbalagun taldeetan. Aurrekoetan eta oraingo honetan ere, sareratuta dago, zuzenean betetzeko:

Gurasolagun tailerra: kronika

Pasa den asteazkenean elkartu ziren gurasolagunak Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean merienda desberdina egiteko. Urtxintxako Ainhoak ekarri zizkien frutak eta gainontzekoak, zalaparta puntuala izan zen beste behin ere: bost eta erdietan aurkezpen jolas batzuekin hasi eta gero, sukaldari txikiak merienda prestatzen hasi ziren. Eguraldi ederra izan zuten amaieran kanpora joateko jolastera eta elkar agurtu zuten azken argazkia atera eta gero. Eskerrik asko Ainhoa eta parte hartu zenuten guztiei, familian ere #praktikatuetabizi!