Pasa den ostiralean jaso zuen Amaia Apraizek udaberriko lehiaketaren saria: Errigorako lote beltza, Korrikako katilua eta Praktikatu oparien sortatxoa, zorionak Amaia!
Inoizkorik parte hartze handiena izan da udaberriko lehiaketa honetan, 109 erantzun egon dira, mila esker parte hartu duzuen guztiei, udazkenekoan espero zaituztegu berriro.
Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
1.- Lotu hasiera amaierarekin, bere zenbakia idatziz:
Ez da surik ke gaberik.
Hogei astez kuku, San Pedrotan mutu.
Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez.
Gutxi ikasia, beti jakintsu.
Mando merkea, nagusiaren nekea.
Errementariaren etxean, zotza burruntzi.
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.