Neguko lehiaketako lau galdera erantzun martxoaren hamarra baino lehen eta Errigora produktuen zozketan parte hartuko duzue, oso erreza da. Zalantzarik edo laguntzarik behar baduzue, hurbildu berbalagun talderen batera eta eskatu, eurek ere erantzungo dute eta. Topa duzuen leku berean entregatu eta sare sozialetan zabalduko ditugu erantzun zuzenak eta irabazlearen izena. 20. Korrika apirilaren bostean ailegako da Bermeora eta egun berean jasoko du saria irabazleak. Zorte on!
Pages
2017/01/30
2017/01/25
Otsaileko taldeak
Talde guztietan izango zarete ondo etorriak, euskaraz dakizuenak, praktikatzen hasi zaretenak, aspalditik euskaraz bizi zaretenak, ikasten ari zaretenak...eman izena, #praktikatuetabizi.
Nire bidaia: Euskal Herriko mugak oinez
Otsailaren 9an, ostegunean, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Davidek kontatuko digu bere bidaia Euskal Herriko mugak oinez ezagutzeko. Bidaia argazkien bidez azalduko digu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan, hirugarren solairuan, tertulian.
Gonbidatu zuen ezagunak, lagunak, interesdunak, etortzera, sarrera librea da betiko moduan.
Zortzi eta erdiak aldera amaituko dugu baina ziur zeozer hartzera goazela gero, ez bazarete ailegatzen tertuliara deitu eta etorri beranduago, geurea da #praktikatuetabizi.

2017/01/19
Umeentzako zinea
Asteburu honetan umeentzako pelikula izango dugu euskaraz zinean eta udal Euskera Sailak gonbidapenak banatu ditu. Informazio gehiago...+
2017/01/16
Talde berri bat
Asteazkenero elkartuko da talde berri bat lameran, goizeko bederatzi eta erdietatik hamar eta erdietara arte, etzi izango da lehenengo eguna.
Modu berean sor daitezke beste batzuk, deitu 607 609 580 telefonora eta hasi euskaraz bizitzen, #praktikatuetabizi berbalagunekin.

2017/01/11
Hasi gara gogotsu
2017an praktikatzen jarraitzeko prest hasi gara, aste honetan asteroko taldeak hasi dira elkartzen irudian ikusten den moduan:
Izena emateko deitu 607 609 580 telefonora eta geratuko gara. Horrez gain, hilero prestatzen dugu zuentzako agenda, euskaraz galduko ez ditugun hitzorduak, berbalagunen bat aurkituko duzue han, talde osoa ez bada.
Asteroko taldetara edota agendako hitzorduetara ezin bazarete etorri, apuntatu behintzat ekintza puntualetara, hilero antolatuko dugu baten bat. Urtarrilaren 30etik martxoaren 10era arte (honelako epe luzean seguru hartuko duzuela tartetxo bat parte hartzeko) neguko lehiaketa antolatu dugu, blog honetan estekatuko dugu zuzenean betetzeko aukera.
Jasotako erantzun guztien artean Errigora produktuak zozketatuko ditugu eta apirilaren 5ean jasoko du saria irabazleak, 20. Korrika Bermeora heltzen den egunean bertan. Otsailaren 10ean taldekide batek, lagun batzuekin, aurkeztuko digu bere bidaia Euskal Herriko mugetatik, tertulia egingo dugu eta ondoren pintxo-potea. Antzeko zerbait antolatzeko gogoa badaukazue, kontaktatu eta martxan jarriko dugu, horretarako gaude, nahi duguna da #praktikatuetabizi.

Subscribe to:
Posts (Atom)