Pages

2019/10/31

Azaroko agenda

Azaroan udazkeneko lehiaketan parte hartu ahal izango duzue, Errigorako otzara eskuratzeko, 11tik 29ra. Agendan azpimarratu ditugun hitzorduetan berbalagunak aurkituko dituzue, azaroan ere, praktikatu eta bizi!

2019/10/21

Gurasolagunen eskulanak

Pasa den ostiralean gurasolagunak elkartu ziren eskulanak egiteko eta euskaraz aritzeko, helduak eta umeak elkarrekin. Mirenek azaldutakoari ekin zioten arratsaldeko seietatik aurrera eta berriro etorriko direla hurrengo batean esan ziguten amaieran, zortzietako bueltan. Eskerrik asko Miren!

2019/10/16

Eman izena, praktikatu eta bizi

Eman izena Bermeoko berbalagunekin euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera berriak topatzeko, doan da:  607 609 580  , bermeoberba@gmail.com.
Ez utzi geroko!

2019/10/07

Gurasolagun: familian euskaraz

Gurasolagunen tailerretan elkartuko dira gurasoak eta seme-alabak elkarrekin euskaraz jolasteko. Urriaren 18an arratsaldeko seietan geratuko dira Euskal Guneko gelan (Atalde, 17) eskulanak egiteko: giltzatakoak eta beste apaingarri batzuk aukeran. Materiala gure kontu, ez duzue ezer ekarri behar, eskulanetarako gogoa baino ez. Materiala tailerrean bertan ordainduko da, hiru euro familiako.
Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko bidali whatsappa 607 609 580 zenbakira gurasoaren izena eta umeen adina zehaztuz. Tailerra arratsaldeko seietan hasiko da, puntualak izan mesedez eta gogoratu, familian ere praktikatu eta bizi!

2019/10/03

Asteburu honetan ere zinea euskaraz

Asteburu honetan berriro izango dugu aukera "Agur, Etxebeste!" ikusteko Nestor Basterretxea aretoan eta gonbidapen bi zozketatuko ditugu zuetariko bat nahi duenarekin zinera joateko. 

Honako hauek izango dira ordutegiak:
Zapatuan: 19:30-22:00
Domekan: 19:30
Astelehenean: 19:00-21:30
 
Zozketan parte hartu nahi baduzue, mezua bidali 607 609 580 zenbakira. Zorte on, praktikatu eta bizi!

2019/10/01

Urriko agenda eta taldeak

Urrian aukera asko egongo dira Bermeon euskaraz bizitzeko eta guk interesgarrienak ekarri ditugu agendara, asteroko taldeekin batera. Praktikatu eta bizi!