2011/12/05

azaroko buletina

Lehiaketaren azken eguna azaroaren 28a izan da, 34 lagunek erantzun duzue zuzen oraingo honetan, eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

 


Montsek lagundu zigun irabazlea aukeratzen eta sariduna izan da Gonzalo Puente, hamaiketako ederra hartu du Kai Alde tabernan, 
zorionak irabazleari eta eskerrik asko Kai Alde tabernari!



Argazkian Gonzalo Puente Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko bere taldearekin Kai Alde tabernaren aurrean.


Non topa ditzakezue buletinak?
Liburutegian, kultura etxean, euskaltegietan, hizkuntza eskolan, udaletxean... Hurrengoa urtarrilekoa izango da, animatu eta parte hartu!