Pages
2018/12/21
Urte amaierako topaketa
Agurtu dugu elkar datorren urtera arte eta espero ez genituen oparitxo batzuk egon ziren, zuen parte hartzea eskertzeko. Ondo baino hobeto, berbetan, arratsaldea pasa eta gero, datorren urtean elkartuko gara berriro eta jarraituko dugu ohiturak aldatzen, ondo ibili eta gutxi gasta!
Udazkeneko lehiaketaren irabazlea eta erantzunak
Asteon zozketatu da Errigorako otzara udazkeneko lehiaketan parte hartu duzuen 123 partaideen artean eta oraingo honetan irabazlea Miren Goienetxea izan da, zorionak Miren!
Zeintzuk ziren erantzun zuzenak?
1. Lotu:
2.
Zenbat
urte bete ditu aurten:
3. Nora joango da herriko Fermin
zentimo barik? Mundakara
4. Rol bi egongo dira aukeran Euskaraldian, badakizu zeintzuk diren?
Zeintzuk ziren erantzun zuzenak?
1. Lotu:
1. Azaroa D.
Zemendia
2. Otsaila C.
Zezeila
3. Uztaila E.
Garagarrila
4. Maiatza A.
Loraila
5. Ekaina B.
Bagila
·
Errigorak C. 5 urte
·
Euskara
batuak B. 50 urte
·
Euskaltzaildiak A. 100 urte
4. Rol bi egongo dira aukeran Euskaraldian, badakizu zeintzuk diren?
Ahobizi eta belarriprest.
Hurrengo lehiaketa otsailaren 11tik 28ra izango da, animatu eta parte hartu berriro, Errigorako otzara egongo da irabazle baten zain.
Eskerrik asko guztiei!
2019ko Kirola eta Natura
Datorren urterako asmo berrien artean kirola egitea dago? Naturaz gehiago gozatu bide batez?
Ba egitarau interesgarria osatu dugu urtarriletik ekainera arte biak uztartzeko, klikatu kartelean eta deskargatu. Ez ezabatu ekainera arte eta etorri, parte hartu, praktikatu eta bizi!
Ba egitarau interesgarria osatu dugu urtarriletik ekainera arte biak uztartzeko, klikatu kartelean eta deskargatu. Ez ezabatu ekainera arte eta etorri, parte hartu, praktikatu eta bizi!
Gurasolagun tailerraren kronika
Pasa den ostiralean gurasolagunek Gabonetako apaingarri ederrak egin zituzten tailerrean, norberak bere gustukoak. Egurrezko makiltxoak kolatuz eta kolore guztietako materialekin apainduz arbolan edo beste leku batzuetan eskegitzeko apaingarriak eraman zituzten etxera. Batzuek argazkia egitea ere eskatu zuten, etxera joan baino lehen, oso arratsalde atsegina izan zen eta datorren urtean jarraituko dute ohiturak aldatzen eta aldaketa horretan laguntzen, familian ere euskaraz!
2018/12/05
Urte amaierako topaketa
2018 amaitzen ari da eta elkarrekin agurtuko dugu abenduaren 19an, asteazkenean, arratsaldeko 17:30ean lameran, Kasino aurrean.
Aprobetxatuko dugu topaketa udazkeneko lehiaketaren saria banatzeko, Errigorako otzara, eta urtarrilaren zazpitik aurrera elkartuko gara astero betiko moduan.
Animatu lagunak, ezagunak, ingurukoak, topaketara etortzeko eta izena ematera talderen batean, jarraitu ohiturak aldatzen, praktikatu eta bizi!

2018/12/04
Jarraitu ohiturak aldatzen...gurekin!
Hamaika egunetan egin dugun ariketari jarraipena emateko, eman izena eta jarraitu talderen batean, praktikatu eta euskaraz bizi!
2018/12/03
Abenduko agenda eta taldeak
Abenduko hainbat ekintzen artean nabarmendu ditugu batzuk, praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aproposak. Familian praktikatzeko, gurasolagun tailerra eta talde guztietako berbalagunok urtea agurtzeko, urteko azken topaketa, urtarrilean berriro asteroko martxan hasi arte.
Subscribe to:
Posts (Atom)