Pages

2009/05/27

mintza eguna 09

Asko dira herriz herri, Euskal Herri osoan zehar astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoz. Urtean behin bilkura handi bat ere antolatzen dute, komunitate handi baten partaide direla erakutsi, beste herrietako lagunekin harreman berriak egin eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez dutenak animatzeko.
Ekainaren 6an, Gasteizera hurbilduko diren lagunek elkar ezagutzeko parada izango dute.



2009/05/04

Boliviari buruzko diaporama

Apirilaren 24an Kultura Etxean Asier Txitxenek ordu beteko saioan Bolivian eskalatu eta igo zituen mendiak erakutsi zizkigun, hala nola, Potosi eta Illimany. Era berean mendiak dakartzan abentura, pozak eta zailtasunez hitz egiteko aukera izan zen.

talo tailerra

Martxoaren 13an 22 lagun batu ginen Ikuste-Alai txokoan taloa zelan egin ikasteko. Horretarako, Erroxapeko lagunen laguntza izan genuen, holako sukaldari trebeekin hegan atera ziren talo bero-beroak, txorizo, gazta eta txokolateak lagunduak. Afari gozoa benetan!
Osasunazaleak batzeko aukera ere izan zen. Ale, osasuna ale, aleeee!