Pages

2013/10/24

Urriko agenda

 Laster bukatuko da urria baina azken aste honetan proposamen zehatz bi luzatzen dizkizuegu:

 Asteburu honetan ordua aldatuko dugu, ez ahaztu bazatozte igande goizean mendi martxara, goizeko bederatzietan hiltegi aurrean:


Eta animatzen zaituztegu irakurle txokoan parte hartzen, eskatu udal liburutegian hurrengo liburua eta azaroaren 21ean elkartuko gara komentatzeko:

2013/10/21

Talde berriak




Talde berri batzuk sortzen ari dira, koadroan ikusten duzuen moduan.

Parte hartzeko deitu edo gurekin kontaktatu. Zuen datuak jasoko ditugu honelako eskuorri baten:


Badaude hamar talde, aukeratu zeurea eta euskara praktikatu gurekin!

2013/10/16

Bisita gidatua

Oso interesgarria izan da atzoko bisita gidatua, 1983ko uholdeen ostean herrian izan diren lanak  eta anekdotak ezagutzeko, eskerrik asko Politxene gure gidariari eta etorri zareten berbalagunoi!!



2013/10/11

Urriko talde berriak

  Aste batetik bestera talde gehiago sortzen ari dira,
 izena ematen badiguzu zu ere talde baten egongo zara,



  aukeratu honetatik edo proposatu eguna eta ordua,   
    geuk egingo dugu beste guztia!   



2013/10/10

Bermistorian

Dakizuenez datorren astean Erdi Aroko azoka ospatuko da herrian eta aprobetxatu dugu ekintza osagarri moduan bisita gidatua egiteko:

1983ko uholdeen ondorengo birgaitze lanak
 
Noiz: datorren asteko asteartean,
        hilaren 15ean, 
        eguerdiko 12:30etatik 13:30etara arte.


Non: Turismo bulegoan.

Izena emateko: Dinamizatzaileari edo zure berbalagun taldeko ardunadunari esan. Jarri gurekin kontaktuan. 

Gehiago jakitzeko +

2013/10/02

Taldeak


Hona hemen abian daudenak: topalekua eta gutxi gora beherako maila, nahiz eta gurean azterketarik ez, zuek aukeratu eta deitu informazio gehiagorako, ados?




Urrian zehar espero zaituztegu! 



Hurrengo irudi honetan klikatuz gero bideo bat ikusiko duzue berbalagun zer den azaltzeko: herri askotan gaudenok, helburu bakar batekin: praktikatu!