Pages

2017/03/31

Apirileko agenda

Bihar izango da lehenengo hitzordua, goiko plazan eguerdian, eta bihartik aurrera hitzordu asko Bermeon #praktikatuetabizi ahal izateko, apirileko berbalagun taldeak barne, gorde irudiak!

2017/03/28

Neguko lehiaketa: erantzunak eta irabazlea

Negua joan da eta berarekin batera neguko lehiaketan parte hartzeko epea, 125 lagunek bete duzue oraingo honetan eta osteguneko taldean zozketatu zuten pasa den astean saria, Errigora oliba olioko bost litroko bidoia, uztaberrikoa. Sariduna da Pedro Miguel Martínez Berriatua, zorionak!
Eskerrik asko guztiei parte hartzearren, argituko ditugu erantzun zuzenak:
1.- Lotu:

       1.   Gezurrak hanka motz

       2.   Ardi txikia beti bildots

       3.   Eguzkia eta euria Erromako zubia

       4.   Ez da ogirik neke gaberik

       5.   Bostak eta iluna txerria hiltzeko eguna

       6.   Geroa alferraren leloa

       7.   Bat eman eta bi hartu


2.- Maritxu teilatukok eramaten du hagin zaharra.

3.- Popaz gora geratzen zara ahuspez erortzen zarenean.

4.- Bi urterik behin antolatzen da Korrika.
#praktikatuetabizi

Gurasolagun tailerra: Midori agenda

Atzo arratsaldean elkartu ziren gurasolagunak "midori" estiloko agenda egiteko Montseren azalpenak jarraituz. Ez da eskulan zaila baina buru belarri aritu behar izan zuten gurasoek eta seme-alabek batera orriak antolatzeko, liburuxkak grapatzeko eta agenda elegante baten forma emateko.


Atzoko saioan ez zuten amaitu eta geratu ziren hurrengo astelehenerako, ordu berean, bost eta erdietatik zazpi eta erdietara, apaintzeko eta agenda amaitzeko. Familian ere #praktikatuetabizi.

Argazki gehiago...+

2017/03/15

Korrikarako josten


Aurten ere Korrikarako josten, Busturialdeko berbalagunok tapaki ederra zozketatuko dugu apirilaren batean, koloreak desberdinak dira baina aurreko Korrikako asmo bera da, zozketaren bidez Korrikan laguntzea. Marijeren koordinazioan esku asko josten hasi dira ikasturte hasieran eta laster egongo da tapakia ikusgai, animatu boletoak erosten.
Beste aldetik, Bed´s dendan Iruneren bitartez eskuratu ahal duzue zuen petoa Korrikarako, 5€, dendan bertan ez bada geratzen ez larritu, ekarriko ditugu gehiago, Iruneri esan zenbat behar duzuen edo eskatu dinamizatzaileari (607 608 580).
Azkenez, apirilaren batean Korrikako ginkana antolatuko dugu familiako guztientzat, Korrika apirilaren bostean ailegako da Bermeora eta aurreko asteburuan oso ondo pasatuko dugu jolasten eguerditik aurrera lameran. Honetan Maribi Larrinagak lagundu digu.
Etzi, hilaren 17an aurkeztuko da 20. Korrika Mundakan, Tribisarrospen arratsaldeko zazpietan, ez bazarete Gernikako edo Bermeoko aurkezpenera etorri izan, aprobetxatu eta hurbildu barikuan. Eskerrik asko egun hauetan Korrikaren alde egiten duzuen guztioi, Korrikan ere #praktikatuetabizi.

Gurasolagunentzako asteburuak

Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak gurasolagunentzako asteburuak antolatuko dituzte Urduñako Tartanga aterpetxean: maiatzaren 13 eta 14an, alde batetik, eta ekainaren 3an eta 4an bestetik.

Egonaldiaren helburua da euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea.

Horretarako, umeen adina ezartzen da 3 urtetik 12ra eta prezioa da 20 euro helduentzat, 10 umeentzat. Erreserbak egingo dira dinamizatzailearen bidez (Marimar, 607 609 580) eta plaza kopurua mugatua da. Egitaraua hobeto ikusteko, klikatu irudian. Beste behin, aukera polita familian euskaraz egiteko, familian ere #praktikatuetabizi.

2017/03/12

Gurasolagun tailerra: agenda

Eskulanekin jarraitzea eskatu diguzue eta Montse hasi da prestatzen midori estiloko agenda hurrengo gurasolagun tailerrerako, martxoaren 27an arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera euskal gunean (Atalde 17). Hiru euroko bote bat jarriko dugu beti bezala eta izena emateko deitu edo bidali mezu bat 607 609 580 telefonora. 

Apuntatuko dira gurasoak eta seme-alabak batera eta printzipioz agenda bat egingo da familiako, 15 agenda gehienez. Egun bakarreko tailerra izango da baina ez badugu amaitzen hurrengo egun batean geratuko gara amaitzeko, ez kezkatu horregatik. Animatu, familian ere #praktikatuetabizi.

Uztaberria


https://www.errigora.eus/uztaberria?utm_source=info_emaila_uztaberria&utm_campaign=uztaberria&utm_medium=email

Asteartean amaituko da epea Errigorako produktuak eskatzeko, oraingo honetan aldaketa txiki batekin: olioa eta kontserbak eskatuko ditugu orain, dena batera, eta jasoko ditugu betiko moduan, apirilean olioa (eta ordaindu), ekainean kontserbak (eta ordaindu).
Hau da, jasotzen den momentuan ordainduko dugu orain eskatutakoa. Klikatu irudian eskaera egiteko eta informazioa irakurtzeko. Laguntzarik behar baduzue jarri kontaktuan eta gure bitartez egin, #praktikatuetabizi.

Zure iritzia nahi dugu

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeWAkAQIPq4LCOKlbVsxruq0J58xAnOR1GQMDFFmv7VkXZrAA/viewform
Urtero galdetzen dizuegu sasoi honetan zein den zuen iritzia egitasmoari buruz, orokorrean: zuen taldea, ekintza osagarriak (tailerrak, hitzaldiak, irteerak...) eta nahi duzuena adierazteko tartea eskaintzen dizuegu modu anonimoan.
Hala eta guztiz, amaieran, nahi baduzue zuen kontaktua gehitu, Praktikaturen 5 pack (kamiseta, poltsa, boligrafoa, agenda eta pina) zozkeatuko ditugu eta tokatzen bazaizue deituko dizuegu. Jaso duzue mezua e-postaz eta goiko irudian klikatuz ere inkesta zabalduko da. Paperean betetzeko aukera taldean izango duzue martxoaren 24a baino lehen eta badakizue euskal gunean (Atalde 17) berbalagunon buzoia dagoela zuek nahi duzuena jakinarazteko, baita inkesta uzteko, taldean bertan ez baduzue egiten.
Emaiguzue zuen iritzia, hobetu nahi dugu eta zuekin #praktikatuetabizi.

2017/03/02

Arrantzaleen museora

Datorren asteko asteazkenean Arrantzaleen museoa bisitatuko dugu, emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko herriko andra arrantzal guztiak gogoan.
Museoan bertan geratuko gara martxoaren zortzian, goizeko hamaikak laurden gutxitan atean. Herriko andren bizimodua ezagutuko dugu hurbiletik, etorri,
 #praktikatuetabizi.

2017/03/01

Martxoko agenda eta asteroko taldeak

Martxoan talde berri bat hasiko da astero, bost eta erdietatik aurrera Kultur Etxeko 1.1 gelan, euskal dantza errazak praktikatzeko, Silviaren laguntzaz.

Horrez gain, azpimarratu ditugu intereseko ekintzak hilabete honetan ere aukeratzeko, ostiral honetan hasi 20. Korrikaren aurkezpen eta erakusketan, arratsaldeko zazpi eta erdietan Kabidxen, eta hile amaieran sagardotegirako irteeran, badago zer egin, non #praktikatuetabizi.