Gaur otsailaren azkena eta neguko lehiaketaren amaiera berarekin batera. Bihar 21. Korrika aurkeztuko da Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuko hitzaldi aretoan eta Aratusteak ospatuko ditugu hurrengo egunetan. Gogoratu martxoaren 24an Kirola eta Natura egitasmoko irteera izango dugula Muskizera, aprobetxatu agendako ekintzak, praktikatu eta bizi!
Pages
2019/02/28
2019/02/11
Neguko lehiaketa 2019, gaurtik otsailaren 28ra arte
Erantzun lau galdera erraz-errazak otsailaren 28a baino lehen eta parte hartu lehiaketan, saria Errigorako produktuen lote osoa izango da. Animatu lagunak eta ezagunak parte hartzen, lehiaketa irekia da, guztiontzat. Ez kezkatu erantzunen bat ez badakizue, galdetu berbalagun talderen batean eta seguru lagunduko dizuetela, baina erantzun guztiak onartuko ditugu, zuzenak izan edo ez; gurean helburua da parte hartzea, praktikatu eta bizi!
2019/02/01
Otsaileko agenda
Otsaileko agendan badago zer egin Bermeon euskaraz: irteerak, hitzaldiak, antzerkia, lehiaketak... ez galdu aukera, praktikatu eta bizi!
Subscribe to:
Posts (Atom)