Pages

2009/12/21

2009-2010eko 1. saria


Atzo, iluntzean jaso zuen Davidek aurtengo txapelketaren lehen saria 6 galderak eta hitz gurutzatuak asmatuta. Bi lagunekin Zabal Ederrekoek emandako merienda egin zuen.

2009/12/17

Helduontzako Ipuin Kontalaria


Gaur, eguena, iluntzeko 19:30ean liburutegian.



Aitor Txarterina kontalari dabil harat honat 97ko udaz geroztik.
Antzerki ikastaroak burutu ditu Nafarroako Antzerki Eskolan eta UEUn. AEK-n irakasle aritu zen. Eguzki irratia eta batez ere Euskal Herria irratiaren esataria. Honez gain, komikilari, marrazkilari, gidoilari (Aizu aldizkarian, 1998an) eta ardogile izan da . Zutabegile aritu zen Euskaldunon Egunkarian, Nafarkaria gehigarrian.

Ondo portatu direnentzat...


Olentzerori, Errege Magoei, Caga TiĆ³ri, Beffanari, Babushka edo izarrei, bakoitzak bereari idatzi baino lehen Euskarazko Produktuen Katalogoa begiratu! Interneten aurkituko duzue oraindik ez baduzue eskuratu.

2009/12/03

Gaur ere euskararen eguna da!


Gaur, iluntzeko 20:30ean Rafa Ruedaren kontzertua izango da Kafe Antzokian.

2009/12/02

Zorion Perfektua filmearen aurkezpena


Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, arratsaldeko 18:30ean Zorion Perfektua filmaren aurkezpena egingo du zuzendariak Nestor Basterretxea aretoan. Aurkezpen honetan Anjel Lertxundik ere parte hartuko du.


Donostiako Zinemaldian estreinatu zen
Jabi Elortegi bermeotarrak zuzendutako film hau. Anjel Lertxundi idazle oriotarraren izen bereko nobelan oinarrituta dago eta protagonista nagusia Anne Igartiburu da.


Antolatzailea: Udalaren Euskara eta Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila.Euskeraz Berbetan Taldea.
Laguntzailea:Euskadiko Filmategia

2009/11/25

Abenduaren lehena, azken eguna!!!


Aurtengo lehen txapelketa bete edo osatu ez duzuenok oraindik sasoiz zabiltzate, 5 egun geratzen zaizkizue.
6 galdera eta hitz gurutzatuak, "errebira" hartu du gure txapelketak eta aldaketekin dator.

Bakarka edo lagunekin bete eta Hizkuntza Eskolako edo euskaltegietako postontzietan utzi.Bestela bermeoberba@gmail.com helbidera bidali.

azaroko egitaraua


Gaur, Irati Jimenezekin solasaldia Nora ez Dakizun Hori eleberriaren aurkezpenean.
Iluntzeko 19:30ean Udal Liburutegian

Antolatzailea: J.M. Barandiaran Udal Liburutegia

2009/11/23

BERRIA %50 merkeago berbalaguneko kideentzat


Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara (mintzalaguna, berbalaguna, mintzakidea…) AEK-k BERRIarekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.


Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri bermeoko egitasmoan parte hartzen duzula.

2009/11/19

Talo jana


Aste honetan udazkeneko jakirik gozoena prestatuko dugu: talo bero-beroa nahi duzuenarekin lagunduta. Jan eta edanaren aurretik ikastaro praktikoa! Dena dohainik!



Lekua+ordua: Ikuste-Alai Txokoan, azaroaren 20an ( iluntzeko 7etan geratu gara goiko plazan)

Animatu eta erdu!

2009/10/16



Kaixo lagun hori:

Ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria
jarri da abian "eskuko behatzak ere ez dira igualak" lemapean. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek
eman ahal dute izena jada Euskal Herrian diren 50etik gorako egitasmoren batean.

Mintzapraktika programetan edozeinek parte har dezake, berdin dio euskaldun
zaharra, euskara ikasle ohia edo ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria,
adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere
ez direlako igualak. Egitasmoen inguruko informazioa:
http://praktikatu.blogspot.com/

2009/10/05


Aupa berbalagunok!

Berbalagun batzuk hasi dira batzen eta laster berriak ere hasiko dira, beraz, izena eman nahi baduzu, orain daukazu aukera.

Aurten ere ekintzak prestatuko ditugu denok euskaraz ondo pasatzeko.

Zein da gure helburua?
Euskaldunon sarea osatzea eta astean behin batzea gustuko gauzak egiteko eta euskaraz berba egiteko.

Lagun berriak egingo dituzu eta haiekin irteerak, ikastaroak, hitzaldiak, afariak... gozatuko dituzu.

Nork
eman ahal du izena?
Euskaldun zaharrek zein berriek, euskara ikasleek eta euskara ikasle ohiek eta orokorrean euskaraz berba egin nahi duen edonork.

Non eman ahal da izena?
Gure helbide elektronikoan: bermeoberba@gmail.com

Bermeoko AEK euskaltegia: 609 462 018
Gotzon Garitaonaindia: 946 885 938
Hizkuntza Eskola Ofiziala: 946 187 091
Bermeoko Udala: 946 179 122

...eta dena DOAN! Anima zaitez!

2009/06/02

Aurtengo azken txapelketa!




Dagoeneko Bermeoko txoko guztietan aurkituko duzue azken buletina baina gure blogean eskegi dizuegu eta hemen osatu ahal duzue. Jasotzeko azken eguna ekainaren 15a duzue eta badakizue, entregatzeko, dinamizatzaileoi, Hizkuntza Eskolan edo udaletxeko Euskera Sailean.


Edozertarako gure telefonoetara zuzendu edo bermeoberba@gmail.com helbidera idatzi.


Parte hartu eta ondo pasa!

Kalean dago gure buletina!




Begiratu zer dugun agendan.


Ekainerako uda koloreak datoz, beroak eta freskagarriak!






Udan ere praktikatu!



Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta IruƱeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.
Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.
Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali:
praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.

2009/05/27

mintza eguna 09

Asko dira herriz herri, Euskal Herri osoan zehar astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoz. Urtean behin bilkura handi bat ere antolatzen dute, komunitate handi baten partaide direla erakutsi, beste herrietako lagunekin harreman berriak egin eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez dutenak animatzeko.
Ekainaren 6an, Gasteizera hurbilduko diren lagunek elkar ezagutzeko parada izango dute.



2009/05/04

Boliviari buruzko diaporama

Apirilaren 24an Kultura Etxean Asier Txitxenek ordu beteko saioan Bolivian eskalatu eta igo zituen mendiak erakutsi zizkigun, hala nola, Potosi eta Illimany. Era berean mendiak dakartzan abentura, pozak eta zailtasunez hitz egiteko aukera izan zen.

talo tailerra

Martxoaren 13an 22 lagun batu ginen Ikuste-Alai txokoan taloa zelan egin ikasteko. Horretarako, Erroxapeko lagunen laguntza izan genuen, holako sukaldari trebeekin hegan atera ziren talo bero-beroak, txorizo, gazta eta txokolateak lagunduak. Afari gozoa benetan!
Osasunazaleak batzeko aukera ere izan zen. Ale, osasuna ale, aleeee!

2009/02/12

menditik paseoan

Urte hasierako euri zaparraden ostean, mendi osteratxoa egin genuen. Laino guztien azpitik eta uren gainetik!. Zapatuan eguraldi dezentea egin arren, azkenean gutxiago izan ginen eta ibilbidea ere aldatu genuen bideetako lokatza zela-eta.

Hasiera eta amaiera leku berean izan ziren. San Kristobalgo plaza-Altamira-Goierri-Larrago-Urkiobe-Axpe-Aingerubideko hariztira bisita eta SKgo plazan amaiera. Talde erdiak Urdaibaiko interpretazio zentruan sartzea erabaki zuen ondotik pasatu ginela aprobetxatuz.

09:30ean Bermeoko tren geltokian batu ginen, SKera autoan abiatu,10:00etan hasi eta 13:30ak baino lehentxoago amaitu genuen. Taldean Sollube 707 Mendi Taldeko kideak eta Berbalagunekoak batu ginen. Hurrengoa prestatzen hasi gara jada.