Hurrengo irteera Altubeko baso eta ur-jausietara izango da otsailaren 16an. Bide batez, argazki lehiaketa antolatuko da, animatu eta eman izena otsailaren 12a baino lehen. Irteera Belauntza eskolako aparkalekutik abiatuko da, Izarran, goizeko 9:30ean.
>IZENA EMATEKO bete fitxa hau
DISTANTZIA eta IRAUPENA: 10 km, 4 ordu gutxi-asko
KOMENI DA ERAMATEA: Ura eta hamaiketakoa, oinetako erosoak (lokatza)
ZEHAZTAPENAK: 09:30ean emango zaio hasiera irteerari, Izarran, Belauntza eskolako aparkalekuan.
ARGAZKI LEHIAKETA: ALTUBEKO PAISAIAK
- ZENBAT: gehienez 3 argazki
- BIDALI: 660 861 633ra
- NOIZKO: azken eguna, otsailak 19
- SARIA irabazlearentzat!
Honako hauek dira astero elkartzen diren taldeak, hurbildu eta hasi euskaraz hitz egiten lagun artean. Informazio gehiago edo izena eman nahi baduzu, bidali mezua edo deitu 607 609 580 telefonora.
Otsailean euskaraz praktikatu eta bizitzeko hainbat aukera: Demiku auzoko jaiak, Santa Ageda, Aratusteak, Natura eta Kirola, neguko berbalagun lehiaketa... parte hartu, doan!
>IZENA EMATEKO bete fitxa hau
NORENTZAT: Edonorentzat
DISTANTZIA:
- 2 km (familia eta umeentzat)
- 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat)
IRAUPENA: 2 ordu gutxi-asko
ERAMAN BEHARREKOAK:
- Iparorratza eta mendiko oinetako erosoak
- Ura eta hamaiketakoa eramatea komeni da
ZEHAZTAPENAK:
- 10.00etan Delikako Tabernan (Los infernos) geldituko gara.
Oinarrizko azalpenak eman eta mapa jaso ostean, orientazio probari hasiera emango zaio 10:30ean.
Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 22a.
Antolakuntza
ez da arduratuko gerta litezkeen istripu edo lesioez. Parte-hartzaile
bakoitza bere buruaren arduradun izango da ibilbideak irauten duen
bitartean. Horrela, ezbeharren bat gertatu edo kalte-ordainen bat
beharko balitz, antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango.
Izen-ematearekin
batera parte-hartzaileak baimena ematen dio antolakuntzari bere
partaidetzaren irudiak erabiltzeko eta hedatzeko (irratia, prentsa,
bideoa, argazkia, internet, kartelak, hedabideak, etab.) eta
merkataritza-eta publizitate-ustiapenari buruzko eskubide guztiak
lagatzen dizkiola diru-konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.
Bihar arratsaldean hitzaldiarekin hasi eta urtarrilean hainbat hitzordu apuntatu ditugu agendan: familia tailerra, antzerkia, dantza saioa, irakurleen txokoa... euskaraz praktikatzeko aukera guztietan parte hartu, praktikatu eta euskaraz bizi!
2020KO ERRONKA: EUSKARAZ GEHIAGOTAN EGITEA.
Urte
berriarekin batera berriz zabaldu dugu mintzapraktika taldeetan parte
hartzeko aukera. Aste honetan hasi dira elkartzen asteroko talde guztiak, taulan daudenak. Hala ere, beste hitzorduren bat interesatzen bazaizue, hiru edo lau lagun elkartzen zaretenean talde berri bat sortuko dugu aukeratutako egunean arazo barik.
Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, hurbildu Bermeoko euskaltegietara, Hizkuntza Eskolara edo Euskera Sailera, edota fitxa
hau bete: https://bit.ly/2QW6MHB
Gure argazki galeria ikusi...+