************ Aste honetan aurkituko dituzue buletinak lehiaketan parte hartu ahal izateko, epea martxoaren 28an bukatuko da. Udazkeneko lehiaketan 73 lagunek hartu zenuten parte, animatu negukoan ere!
Plaza guztiak bete dira, baita apirileko tailerrerako ere!
***************
Martxoaren 21ean arratsaldeko seietatik zortzietara elkartuko gara kulturetxean eskuturrekoak egiten ikasteko. Tailerra 15 lagunentzako izango da baina askoz gehiago elkartzekotan bi txanda egingo ditugu, bigarrena apirilaren 4an ordu eta leku berean. Hiru euro materiala erosteko eta azken eguna izena eman ahal izateko izango da martxoaren 14a. Ez esan gero denbora nahikorik ez dugula utzi apuntatzeko...
Gailetak egiteko tailerrean bete egin ziren plaza guztiak bai lehenengo txandan, bai bigarrenean, hamabost lagun txandako. Otsailaren 28an aratustetako tostadak egin ditugu leku, ordu eta prezio berean, eskerrik asko guztioi parte hartzearren!
Datorren asteko ostiralean elkartuko gara arratsaldeko seietan Kultura Etxeko bigarren solairuan gurinezko gailetak egiteko:
Berriro errepikatuko dugu tailerra otsailaren 21ean, askok eman duzue izena 14rako eta ez gara sukaldean sartuko! Horregatik batzuk hasi zarete izena ematen bigarren txandarako, leku, ordu eta prezio berean. Oraindik izena eman ez duzuenek badakizue, 21eko tailerrean apuntatu zaitezkete.
Izena
emateko deitu eta hurbildu momentu baten hiru euro ekartzen osagaiak
erosi ahal izateko... tailerra eta gero hemen argitaratuko dugu
errezeta!!