2017/10/30

Udazkeneko lehiaketa

 

Kaleratu da udazkeneko albistegi eta lehiaketa, jaso orritxoak kulturetxean, liburutegian, tabernetan, euskal gunean, edo bete online bertotik eta parte hartu!


Erantzuten duzuen guztien artean Errigorako lote osoa zozketatuko da abenduaren hasieran eta orduan argitaratuko ditugu erantzun zuzenak. Zalantzarik baduzue, galdetu berbalagunen bati, asteroko taldeetan ere arituko dira lehiaketaren harira berbetan...etxean, kalean, tabernetan, #praktikatuetabizi.
(Errigorako otzara zuria edota beltza eskatzeko, gure bitartez ere egin dezakezue: 607 609 580. Jasotzean ordaintzen da, azaroaren 30ean, 19:30-20:30, Bermeoko euskal gunean).

2017/10/20

Gonbidapenen zozketa

Atzo arratsaldean zozketatu genituen gonbidapenak eta irudiko berbalagun bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu bere izenean Nestor Basterretxea aretoko lehiatilan asteburu honetan Handiak ikusteko. Zinean ere #praktikatuetabizi.

2017/10/16

Bazatoz zinera?

Asteburu honetan Handia ikusteko sei gonbidapen eskaini dizkigu Euskera Sailak eta interesdunen artean zozketatuko ditugu etzi, goizeko taldean. Lehiatilan egongo dira sarrerak, izen abizenak esan baino ez duzue egin behar.
Hala eta guzti, gonbidapenak ez du jesarlekua bermatzen. Sarrerak agortuko balira, hurrengo emanaldirako sarrera emango da. Ordutegia aukeran: Larunbatean 19:30ean edo 22:15ean, igandean 19:30ean, edo astelehenean 19:00etan edo 21:30ean.

Talde berri bi

Talde berri bi sortuko dira asteazkenetan; urriaren 25ean goizeko 11:30ean hasiko da bat eta asteon elkartuko da bestea, etzi arratsaldeko 6etan Erreten lameran. Interesatzen bazaizue, deitu edo bidali mezu bat telefono zenbaki honetara: 607 609 580. Guk deituko dizuegu geratzeko. Animatu, #praktikatuetabizi.