Pages

2010/12/14

Argazki emanaldia: Budapest

Eguen honetan, hilaren 16an, Danubio hegaleko hiria ezagutzeko aukera ederra!

abenduaren 16an
iluntzeko 19:00etan
Bermeoko Kultura Etxean
antolatzailea: Berbalagun

2010/11/16

Zeramika ikastaroa


Zeramika ikastaroa, Mari Jose Dapousa zeramikariarekin
Azaroaren 19an eta 26an- 2 barikutan
Kultura Etxean
Ordutegia- 18:30etik 20:30era
Izena emoteko: 609462018/688651491

Antzinatik gaur egunera arte, kulturan zein eguneroko zereginetan jarduteko produktuak ekoizteko erabili izan da buztina.
Ikastaro honetan, funtzio erabilgarria eta apaingarria izango duten 2 pieza egingo ditugu:
1- Bola sistema erabiliko dugu buztin zati bat zabaldu eta modelatzeko. Ondoren pitxer forma eman, apaindu, margotu eta iragazgaiztu egingo dugu.
2- Plaka bat sortuko dugu geure eskuaren aztarna jartzeko eta txurroak gehituko ditugu inguruan azpil txiki bat egiteko. Azkenik, esmalte gardena emango diogu.
Amaitzeko, 1000 gradutan egosiko ditugu piezak buztinak porotsu izateari utzi eta zeramika objektu bihurtzeko.

2010/11/04

TELP tailerra

Euskerea erabilten dogunean jasoten doguzan erantzun desegokien aurrean zelan jokatu aztertzen da eta modu praktiko batean, euskeraz berba egin gura dogunean askotan sortzen diran egoera deserosoetan hobeto sentitzen erakusten dau TELP tailerrak.

Zenbat bider gertatu jaku alkarrizketa bat euskeraz egin gura eta gaztelaniaz berbetan amaitzea? Zergaitik sentitzen gara deseroso holakoetan? Zergaitik gertatzen jakuz holakoak? Zelan konpondu ahal doguz horreek egoerak?

Holakoetan zer pentsatu, zer esan eta zer egin erakusten dau TELP tailerrak. Egunero izaten doguzan hainbat egoeratan euskeraz gehiago egiteko eta egoera horreen aurrean erosoago sentitzeko baliabideak eskaintzen dauz tailerrak.

Tailerrean parte hartzeko, oinarrizkoa da euskaraz egiteko gogoa izatea

Norentzat: herritar guztientzat, eta batez ere: euskara irakasleak, zein beste irakasleak, administrazioko langileak, aholkulariak, euskara teknikariak...

· Noz: 2010 azaroaren 6an eta 13an (zapatuak)

· Non: Bermeoko Kultur Etxea (Hitzaldi Aretoa)

· Ordutegia: 9:00 - 14:00

· Matrikulazio epea: Azaroaren 4ra arte

· Matrikula: Doan

2010/09/30

Atara arbela Lamerara, porture, Talara...!

Epa berbalagunok!

Dagoeneko bueltan gaude zuokin guztiokin eta 2010-2011 ikasturtea prestatzen ari gara ezin gogotsuago.

Zuen berri izan nahi dugu udan zelan ibili zareten jakiteko, zelakoak izan diren zuen oporrak, ikasturte honetarako zer asmo daukazuen...

Jar zaitezte gurekin harremanetan:

Aek euskaltegia: 609462018
Gotzon Garitaonaindia euskaltegia: 688651491
Hizkuntza Eskola: 946187091
Udaleko Euskera Saila: 946179122
bermeoberba@gmail.com

Hermen ere berri onak ditugu zuokin konpartitzeko, baina zuen barri jasotzearekin batera kontatuko dizkizuegu.

Espero dugu laster elkar ikustea.

Laster arte!

2010/09/20

4. Txapelketaren irabazleak

Uztailean Oker Tabernan batu ziren arratsaldez 4. sariaren irabazleak. Ikasturte osoan zehar fin-fin galderak eta jolasak erantzuten ibili ziren 2.mailako ikasleak irrikaz zeuden azken saria jasotzeko: Okerreko pintxo eta garagardo gozoak! Aurton ere segi jo ta su!

2010/05/18

Agurtzane, txapelketaren sariduna!

Joan den martitzenean, Kaixio tabernan egin zuen hamaiketakoa Agurtzanek bere taldeko beste 4 berbalagunekin.

Martitzenero ordu beteko paseoa egiten duen taldearentzat egun ezin egokiagoa izan zen Raulen kafesne beroa eta pintxoak dastatzeko eguraldi goibela egin zuen-eta.

2010/05/10

Mintza eguna 2010

Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu.

Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (domeka).

Hona hemen egitaraua:
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilbide gidatua
13:30etan: Kalejira
14:30etan: Bazkaria Herriko plazan
15:30etan: Sari banaketa!!!!
16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin


Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da (Ordaintzeko jarri harremanetan gurekin).
Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

2010/04/21

Irla sekretuaren mapa argazkitan


Orain arte ezezaguna izan den eta
egunotan bolo- bolo dabilen irla ezagutzeko
aukera daukazue bariku honetan.
Sumendiak, geiserrak, ur-jauziak ikusiko ditugu
Susanaren erretratuetan.



Erdu Europako irlarik zoriontsuena ezagutzera!

2010/03/24

Bigarren txapelketaren sariduna Ainhoa!

Bigarren txapelketaren sariduna, Ainhoa Orue duzu hemen bere taldearekin. Omago Txiki Kafetegiak eman zien hamaiketako saria martitzen eguerdian elkartzen den taldeari.

2010/03/21

Mendian busti, mela, blai!



Joan den zapatuan, hilaren 13an, Artzan ipini genuen mendira irteteko abiapuntua eta euripean egin genuen San Andresera, Urkemendira eta Almikara gero. Ibilbide osoa atertu barik. Hala ere itzel pasatu genuen!
Gidari eta antolatzaile aparta eduki genuelako agian...
Jo ta ke David, euskara ikasi arte!

2010/03/01

Zuk zergatik ez?

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eta Bermeoko Udaleko Euskera Sailak kanpaina abiatu dute, herri euskaldunetako bizilagunek euren abizenen grafia euskeraz ipintzeko. Kanpainaren leloa Guk abizena, zuk? da, eta UEMA osatzen duten herri guztietan egingo da.
Kanpaina honen bitartez, herritarrak kontzientziatu gura dira abizenak euskaraz jar ditzaten: Echevarría Etxebarria bihurtuz, esate baterako.
Gaur egun tramite erreza da abizena euskeraz jartzea eta Bermeoko Bake Epaitegian bertan egin ahal da, beste inora joan barik.

2010/02/15

Mugarik bako berbalagunak


Joan den hilaren 30ean, gure berbalagun talde batek mendi taldeko lagun batzuekin batera, Gernikako Berbalgunek antolatutako mendi irteeran parte hartu zuen.


Gernika-Errenteri-Barruti-Belendiz-Arratzu-Burgo-Ajangiz-Olesko ibilbidea egin ostean, salda beroa eta hamaiketakoa eduki zuten txokoan.


Ea hurrengoan gernikarrak animatzen diren!

2010/02/02

Buletinaren 2.alea kalean dago


Aztikerren inkesta

Gogoratuko duzuen bezala, Bermeoko berbalagunok, Euskal Herriko gainontzeko berbalagunek bezala, Aztikerrek kudeatutako ikerketan parte hartu genuen inkesta betez.
Eta dinamizatzaileok, zuen parte hartzea motibatzeko, parte hartzaile guztion artean afari edo asteburu pasa zozketatuko zela esan genizuen.

Bada, zozketa dagoeneko egin da eta irabazlea Oionen eguenetan batzen den taldea izan da ! Zorionak Oiongo berbataldeari eta jarrai dezatela Arabar-Errioxa euskalduntzen !!!

2010/01/25

Gorputza bizkor eta mingaina sasoian

Kirolean ere euskaraz egin daiteke eta hori egiaztatzeko hemen sakatu besterik ez duzu !!!

Hainbat kirolari ezagun eta Bermeoko irudiak topatuko dituzue.

Petritegi sagardotegira irteera antolatu du GIZek martxorako


Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ), Astigarragako Petritegi sagardotegira afaltzen joateko irteera prestatu du martxoaren 13rako, zapatua. Irteera Bermeotik izango da, arratsaldeko 16:00etan eta Hernanitik buelta goizaldeko 4:30ean. Prezioa 30 €koa da bidaia eta afaria barne. Izen-ematea martxoaren 5ean amaituko da. Oharra: 18 eta 35 urtera artekoek lehentasuna izango dute. Hala ere, lekua izatekotan, 35 urtetik gorakoak ere onartuak izango dira.

2010/01/11

AEK eta UPV-EHUren arteko hitzarmena


AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

Adostutakoa honakoa da:

-Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez aritzea eta euskara ikasleei ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko dira eta laguntzaile papera beteko dute. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.

-Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango die.

-AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko da.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete gure fitxa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

2010/01/07

Sorkun eta Keuren kontzertu akustikoa gaur Kafe Antzokian


Sorkun eta Keu abeslariek kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur gauean Bermeoko Kafe Antzokian. Emanaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo den Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai daude Batzokiaren azpiko Ibilaldiaren dendan, 5 eurotan. Agortzen ez badira, sarrerak Kafe Antzokiko takillan erosi ahal izango dira gaur, gaueko 21:00etatik aurrera.