Pages

2013/12/20

Ondo pasa eta hobeto hasi

Ahalik eta hoberen pasa egun hauetan, 
 urtarrilean berriz izango gara ;)

2013/12/18

Urte amaierakoa

 



Eskerrik asko urte honetan zehar berbalagun izan zareten guzti guztiei!!

  
 ****************
Etzi elkartuko gara arratsaldeko bostetan erreten lameran urteari agur esateko, talde guztietakoak egongo gara, etzi arte!


2013/12/13

Udazkeneko lehiaketaren irabazlea

Udazkeneko lehiaketan 63 lagunek hartu duzue parte, atzo Iratxe Garmendiak lagundu zigun irabazlea aukeraketan eta irudian ikusten duzuen moduan Yoli Rodriguez izan da irabazlea.


 Saria liburuxka eta cd-a izan da, galarrenari buruzkoak, kultura teknikariak propio lehiaketarako emandakoak. Otsailean berriro izango duzue aukera parte hartzeko, neguko lehiaketa prestatzen hasi gara eta!


Eskerrik asko Iratxe!

2013/11/27

Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxea: bisita gidatua



Hamabost pertsona inguru elkartu gara  Kultura Etxea solairuz solairu bisitatzeko, areto ezberdinak ezagutuz eta erabileraren zehatzari buruz sakontzen: sukaldea, entsegu gelak, ludoteka, hirugarren adinekoen txokoa, tailerrak.. eta eraikinaren nondik norakoak. Falta zaigu gazteentzako gunera joatea baina horretarako beste bisita bat antolatuko dugu, gaur denbora berez pasa da eta!



*************



Bisita gidatua izango dugu hilaren 27an eguerdiko 12etan herriko Gizarte eta Kultura Etxea hobeto ezagutzeko Susana kultura teknikariaren eskutik,

 ez galdu honelako aukera ona,

 gonbidatuta zaudete guztiak,


 mila esker Susana!

2013/11/22

Agenda

Hona hemen azaroan eta abenduan proposatzen dizkizuegun ekintzak, zeintzuk proposatzen dizkiguzue zuek? Bidali eta gehituko ditugu!!


Informazio gehiago:

GIZek antolatuta: 
Euskera sailak antolatuta: 

2012ko jaioberrien jaia abenduaren 1ean +
Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia +

Liburutegia:
Irakurle txokoa +

 Kultura saila:

Beste hainbeste ekintza interesgarri: herriko kultur agenda


Zuek helarazi dizkiguzuenak agendan apuntatzeko:
Azaroaren 
28an Sareginek antolatuta: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako dokumentala eta tertulia Beleza Malandra Ateneoan, arratsaldeko 7etan.

30ean jostailu bilketa herrian zehar, baita oinarrizko elikagaien bilketa, auzoz auzo eta saltoki handienetan.


Abenduaren  
1ean Burgoa mendirako irteera jaiotza jartzera, goizeko 9etan Taraskatik.
2an Karta sozialari buruzko eztabaida, arratsaldeko 7etan kulturetxean.


GIZek proposatutakoa: 3.Euskararen Ginkana: Egin beharrekoa:
  • 4-6 laguneko taldea osatu
  • www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!)
  • Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba)
  • Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan.
  • Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu baterako!                                (talde finalista guztiek produktu ekologikoz osatutako otarre bana jasoko dute)(Informazio guztia: 943.59.11.86)

    Euskaraz herrian interesgarria izango den besterik? Bidali ba!

- See more at: http://gizbermeo.blogspot.com.es/#sthash.eVGyb8pu.dpuf

- See more at: http://gizbermeo.blogspot.com.es/#sthash.eVGyb8pu.dpuf

2013/11/14

Argazkiak eta tertulia: Asia hego-ekialdea.


Oso ondo egon gara Manexen azalpenak entzuten eta Asia hego ekialdea hobeto ezagutzen: eskerrik asko Manex!!


 ***********

http://busturialdea.hitza.info/2013/11/12/manex-duo-beste-era-batera-bizi-daitekeela-konturatu-naiz/Bihar goizeko hambiak laurden gutxiagotan elkarrizketatuko dute Manex zuzenean Itsuki irratian, adi!
(Klikatu irudian albistea irakurtzeko)
*********
Gero, arratsaldean, geratu gara lau eta erdietan erreten lameran kaferako eta handik kulturetxera joango gara, seiak baino lehen handik ibiliko gara, puntualak izan...

 *************

Datorren asteko ostiralean, hilaren 15ean, geratu gara arratsaldeko seietan Gizarte eta Kultura Etxean Manex Duo Larraurirekin Asia hego-ekialdetik egindako bidaia ezagutzeko berak ateratako argazkien bitartez eta, bide batez, tertulian ikusitakoa komentatzeko.



Manexek hamar herrialde bisitatu ditu zortzi hilabetez eta badauka zer kontatu!
Badakizue gonbidatu ditzakezuela lagunak, ezagunak.... 
guztiak ongi etorriak, ez falta.

2013/11/11

Udazkeneko lehiaketa abian


https://drive.google.com/file/d/0B1AZG6QZw-38YXRjc0NLZXRVTU0/edit?usp=sharing 

Abenduaren bia izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna, oraingo honetan hitz-gurutzatuak eta lau galder errezei zuzen erantzutea eskatu dizuegu baina lasai, taldetan aurkituko ditugu erantzunak guztion artean, badaukagu astirik eta!




2013/11/06

Animatu izena ematen

http://busturialdea.hitza.info/2013/11/05/abian-da-beste-urtebetez-berbalagun-egitasmoa-bermeon/
http://www.europapress.es/euskera/noticia-bermeoko-berbalagun-egitasmoa-abian-da-eta-interesa-dutenek-parte-hartzeko-aukera-dute-20131105103002.htmlIrakurri duzue albistea? Bai, taldeak abian daude, laster kaleratuko da buletina eta lehiaketa, datorren astean ekintza osagarria izango dugu: argazkiak eta tertulia Asia hegoaldeari buruz.... zeri ari zara itxaroten? 

Animatu eta eman izena Bermeoko berbalagun izateko zeu ere!

2013/10/24

Urriko agenda

 Laster bukatuko da urria baina azken aste honetan proposamen zehatz bi luzatzen dizkizuegu:

 Asteburu honetan ordua aldatuko dugu, ez ahaztu bazatozte igande goizean mendi martxara, goizeko bederatzietan hiltegi aurrean:


Eta animatzen zaituztegu irakurle txokoan parte hartzen, eskatu udal liburutegian hurrengo liburua eta azaroaren 21ean elkartuko gara komentatzeko:

2013/10/21

Talde berriak




Talde berri batzuk sortzen ari dira, koadroan ikusten duzuen moduan.

Parte hartzeko deitu edo gurekin kontaktatu. Zuen datuak jasoko ditugu honelako eskuorri baten:


Badaude hamar talde, aukeratu zeurea eta euskara praktikatu gurekin!

2013/10/16

Bisita gidatua

Oso interesgarria izan da atzoko bisita gidatua, 1983ko uholdeen ostean herrian izan diren lanak  eta anekdotak ezagutzeko, eskerrik asko Politxene gure gidariari eta etorri zareten berbalagunoi!!



2013/10/11

Urriko talde berriak

  Aste batetik bestera talde gehiago sortzen ari dira,
 izena ematen badiguzu zu ere talde baten egongo zara,



  aukeratu honetatik edo proposatu eguna eta ordua,   
    geuk egingo dugu beste guztia!   



2013/10/10

Bermistorian

Dakizuenez datorren astean Erdi Aroko azoka ospatuko da herrian eta aprobetxatu dugu ekintza osagarri moduan bisita gidatua egiteko:

1983ko uholdeen ondorengo birgaitze lanak
 
Noiz: datorren asteko asteartean,
        hilaren 15ean, 
        eguerdiko 12:30etatik 13:30etara arte.


Non: Turismo bulegoan.

Izena emateko: Dinamizatzaileari edo zure berbalagun taldeko ardunadunari esan. Jarri gurekin kontaktuan. 

Gehiago jakitzeko +

2013/10/02

Taldeak


Hona hemen abian daudenak: topalekua eta gutxi gora beherako maila, nahiz eta gurean azterketarik ez, zuek aukeratu eta deitu informazio gehiagorako, ados?




Urrian zehar espero zaituztegu! 



Hurrengo irudi honetan klikatuz gero bideo bat ikusiko duzue berbalagun zer den azaltzeko: herri askotan gaudenok, helburu bakar batekin: praktikatu!


2013/09/17

Hasi gara




Atzo agur Xixili eta gaur hasi gara... biharko prentsaurrekorako gonbitea luzatzen dizuegu, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan goizeko 11etan berriro elkar ikusteko, aste honetan hasiko gara taldeak martxan jartzen.



Eta oraindik izena ematekotan zabiltzatenei: animatu, praktikatzeko eta beste batzuei laguntzeko, ongi etorriak zarete guzti guztiak!!

2013/06/20

Opor aurrekoa



Hilaren 14ean elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko, laster egingo dugu opor ostekoa, jaiak amaitu bezain laster hasiko gara berriro, bitartean... ondo ibili eta gutxi gasta...

Irakurtzeko proposamena

Udan irakurtzeko proposamena honako hauxe da:
 Korte bat, mesedez - Goizalde Landabaso, Elkar.

Liburua irakurri eta gero udal liburutegian geratuko gara komentatzeko, urriaren 17a izango da hitzordua, apuntatu agendan eta animatu arratsaldeko sei ta erdietako bueltan liburutegitik hurbiltzen, ez esan gero denborarik ez daukazuela irakurtzeko....

Ez bada zuen gustokoa hor doaz hurrengo bi liburuak:

AZAROAK
21
MADE IN GALIZA
SECHU SENDE
TXALAPARTA
ABENDUAK
19
GILTZURRUN-HARRIAK
MILENA AGUS
DENONARTEAN
Liburua ez duzue erosi behar, eman izena liburutegian eta Bihotzak emango dizue hilabete oso baten irakurri ahal izateko, edo luzerako behar izanez gero. Arratsalde desberdin, interesgarri eta aberasgarri pasatzeko plana mintzapraktikaren kontura... aprobetxatu!!

2013/06/17

Udaberriko lehiaketa



Udaberriko lehiaketan sariduna Javier Lopez izan da, "Ezpataren erresuma" liburua irabazi du, Josu Munitiz idazle bermeotarrarena. Saria udal liburutegiak eskaini digu euskara sailaren bitartez eta Bihotza izan da oraingo honetan sariduna aukeratu duena. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, 47 buletin jaso ditugu ta, guztiak zuzen.




Hurrengo lehiaketa, udazkeneko buletinean, uste dugu baino arinago!

2013/05/13

Arrain azoka laster

Giro ederra pasa den larunbatean erromeridxen, ezta? Ba hasi prestatzen arrain azokarako, honako hau da aurtengo egitaraua:

Klikatu eta irakurri...

2013/05/03

Bermeoko erromeridxe



MAIATZAK 11 ALDE ZAHARREAN:
11tatik aurrera: Danak kalejiran! Txistulariak, dantzariak, Erraldoi eta buruhandiak, trikitilariak, abesbatza, kantariak,...
 

GOIKO PLAZAN: SOKATIRA ETA TXALAPARTARIAK
13:30 ean goiko plazan:  DANTZALDIA


15:30 ean HERRI BAZKARIA KOFRADIA BARRIAN: tiketak salgai egunero kultura etxean 19:30 etatik 21 etara! ANIMATU!


19 tan KOFRADIA BARRIAN: ERROMERIDXE HERRIKOIA!! DANOK DANTZAN! Txistulariak, txalapartariak, trikitilariak, albokariak, dultzaineroak eta amaitzeko Larrain Dantza herrikoi erraldoia!!
Zenbait denda eta tabernak emandako oparien ZOZKETA ERE EGONGO DA: EGUN HONETAN BILDUTAKO DIRU GUZTIA SUTEAREN KALTETUENTZAKO IZANGO DA!
Kendu lotsa eta erdu izerdie botaten!!

2013/04/29

Irteera gidatua



Larunbat honetan gonbidatu gaituzte Bermeoko Hizkuntza Eskolako irteera interesgarri baten parte hartzera: 
Añanako gatz-harana ezagutzera alde batetik eta Sorginetxe trikuharria bisitatzera, Agurainen amaiera emanez bestetik.


Mila esker gonbidapenagatik!!

Irakurtzeko proposamena

Maiatzaren 23an arratsaldeko 18:15ean geratu gara udal liburutegian Janne Telleren liburua komentatzeko: Ezer ez. Ikasturte honetako azken saioa izango da, animatu parte hartzen!

2013/04/25

Eskerrik asko David!

Davidentzat esfortzua izan zen bere herria Súria euskeraz aurkeztea eta benetan eskertzen diogu gugatik egindako ahalegina. Nor animatuko da hurrengo tertuliarako?


2013/04/24

Bertso paper lehiaketa

Gaur izan da sari banaketa, Kristina Bilbao eta Ohiane Egaña izan dira irabazleak aurten. Bertsotan disfrutatu dugu goiza eta Andra Mari jaietako egitarauan argitaratuko dira irabazleen bertsoak. Orain badakigu zein den buletineko hirugarren galderaren erantzuna!!


2013/04/18

Udaberriko buletina

Gaurtik aurrera udaberriko berbalagun buletina aurkituko duzue ohiko lekuetan, animatu lehiaketan parte hartzen. Azken eguna maiatzaren 20a izango da, hilabete oso bat daukazue erantzun zuzenak bilatzeko, anima zaitezte!

2013/04/17

Irakurtzeko proposamena

Hilabete honetako proposamena da Joan (Patxi Zubizarreta). Datorren asteko ostegunean, hilaren 24ean, liburutegian elkartuko gara liburuari buruz hitz egiteko. Interesatuek liburutegian eman dezakezue izena.

Súria: Nire herria

Davidek azalduko digu etzi arratsaldeko sei ta erdietan zelakoa den Súria, bere herria. Gizarte eta Kultura Etxean, hirugarren solairuan. Eskerrik asko David!

2013/03/18

Lehiaketako irabazlea

Bigarren buletineko lehiaketako irabazlea izan da Hector Burgoa, jaso du Canterburyko paperen misterioa komikiaren ale bat. Laster kaleratuko da udaberriko buletina, adi egon eta parte hartu!

2013/02/27

Martxoko taldeak

Ekainera arte elkartuko gara, eman izena eta praktikatu!




Talde guztien artean aukeratu zurea, taulan adierazi dugu hitzordua: non eta ze ordutan elkartzen garen, ondo etorria izango zara.