Pages

2011/06/15

Esan diguzue zelan sentitzen zareten



Galdetegiak jaso ditugu
, taldeetan eta antolatu ditugun ekintzeetan zelan sentitu zareten jakitzeko. Zuen iradokizun eta proposamenak be oso garrantzitsuak dira hurrengo urteari begira ahalik eta eskaintza egokiena luzatu ahal izateko. Hona hemen esan diguzuenaren laburpena:






ESKERRIK ASKO GUZTIEI!! ;)


2011/06/10

Laugarren buletineko lehiaketaren irabazlea











Oraingo honetan
irabazlea da

Yolanda Rodriguez

eta bere Aek-ko taldea, ekainaren hamarrean
hamaiketakoa hartu dute Beleza Malandra taberna berrian, goizeko hamaiketan geratu dira bertan eta oso gustura egon dira kafetxoa eta tortilla zati ederra jaten.





Ez dakizue zein den BELEZA MALANDRA, Ateneo Kulturala?

Erremedio kalean (9), nahi duzuenean deitu

94 4 65 55 83

Ane eukiko duzue han eta etxeko moduan egongo zarete, badago zer irakurri eta zertan entretenitu, benetan aukera ona!

ESKERRIK ASKO ANE!


Eskerrik asko be lehiaketan parte hartu duzuenoi, 26 buletin jaso ditugu guztira erantzun zuzenekin.

Hurrengo buletina uda pasa eta gero izango dugu, hau ez da azkena!


2011/06/09

Hasi gara udako plana egiten...


Zeuon planak konta eiguzue, geurekin kontaktatu zuek nahi duzuenerako:

bermeoberba@gmail.com

2011/06/01

Sendabelarrak ezagutzera

Babeslea: Bermeoko Udala, Euskera Saila.

Laguntzailea: Sollube 707

Antolatzailea: Bermeoko Berbalagun.




Egun ederra izan da, talde majo batu gara, adin guztietako berbalagunak, eta oso puntual egon gara Taraskan goizeko hamarretan.

Lehenengo eta behin liburutxoa banatu dugu eta Garbiñek etxetik ekarritako iodo-belarra, ibilbidean zehar zaila dena topatzen, ezagutu dugu.

Bidegorrian bertan aurreikusitako sendabelarrak eta hainbat gehiago topa ditugu Garbiñeri esker, berak pazientzia handirekin azalpen guztiak eman dizkigu ta: izena, erabilera, sasoia batzeko, zertarako erabiltzen den... benetan aditua Garbiñe!

Berak erakutsi digu etxetik hurre dauzkagula sendabelar erabilienak eta esan beharra dago eguraldiak be lagundu digula. Adi adi egon gara guztiok zehaztasun guztiak liburutxuan apuntatzen...

Hamaika eta erdiak pasata kiroldegitik gora joan gara eta erabaki dugu Arenen bertan ibilbidea osatzea gehiagorik luzatu gabe, berbalagun mendizaleenak Agarrerantz egin dute eta gehienok bidegorritik herrira berriro.

Oso gustura igaro dugu goiza eta Andra Mariak pasa eta gero honelako irteera antolatuko dugula agindu dugu, Garbiñek be esan digu prest dagoela hurrengo baterako eta berak etxean sendabelarrekin prestatutako krema oparitu digu gainera!


Oraingo honetan ibilbidea labur geratu zaigunez pentsatu dugu mendi irteera antolatzea be, Sabinok proposatu digu Bermeoko ibaien bideak jarraitzea, Artike ibaiarena adibidez, Sollubetik herrira, ez da plan txarra....

ESKERRIK ASKO GARBIÑE ETA SABINO ;)



Berbalagunok, uda osoa daukazue honelako planak eta beste batzuk proposatzeko, gustura egon gara ta!