2019/06/28

Oporretan ere praktikatu eta bizi

Irailaren 12tik aurrera hasiko dira berriro asteroko taldeak, ordura arte praktikatu eta bizi oporretan ere!

2019/06/18

Euskara ibiltaria, erakusketa Arrantzaleen museoan

Bermeoko Arrantzaleen museoan 'Euskara ibiltaria' erakusketa izango da ekainaren 20tik irailaren 17ra.  'Euskara ibiltaria' Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lanean oinarritutako erakusketa bat da eta bere helburu nagusia da euskarak alor desberdinetan bere lurralde osoan hartzen dituen formak eta aldaketak modu berezi batean erakustea. Bisitariek zentzumenak baliatuko dituzte erakusketaren berri izateko: usaindu, entzun eta ikutzeko erakusketa da.
'Euskal ibiltaria' erakusketa Euskaltzaindiak, Arrantzaleen museoak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Laboral Kutxak eta Bermeoko Udalak antolatu dute. 

Ekainaren 20an, ostegunean, hasiera-ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. 

Etorri, parte hartu, praktikatu eta bizi!

2019/06/17

Udaberriko lehiaketa: erantzunak eta irabazlea

Pasa den astean dantza errazak praktikatzeko taldeak amaitu zuen aurtengo jarduna, hurrengoan berriro elkartzekotan praktikatzen jarraitzeko. Hartu zuten azkena elkarrekin eta zozkatu zuten Errigorako saria lehiaketako 103 partaideen artean. Irabazlea Ane Rayo izan da, zorionak Ane!

Eskerrik asko guztiei parte hartzearren, udazkenean espero zaituztegu berriro. Erantzun zuzenak izan dira:
1.   Lotu:

1.   Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan.
2.   Horrek otzara askotan ditu sagarrak.
3.   Honek babak eltzetik aterako dizkigu.
4.   Urrea esan eta urria eman.
5.   Isilik dagoenak ez dio gezurrik.
6.   Goiz gorri, arrats euri.
7.   Gaizki esanak barkatu, ondo esanak gogoan hartu.
2.   Zenbat urte bete ditu aurten Bermeoko Arrain Azokak?   25 urte   
3.   Zein idazle gonbidatuko du aurten Bermeoko irakurle txokoak? Zein liburu izango dute solasgai?  Ekaitz Goienetxea, “Zaldi mamarroa”                          
4.   Zer eskatzen dute Bermeoko arrantzaleek Gaztelugatxen?  Arraina, eguraldi ona eta osasuna        



Udako taldea astearteetan Talan

Aste honetan hasiko da uda eta udan elkartzeko talde berria sortu da astearteetan, Talan, 19:30tik 21:00etara, euskaraz praktikatzeko eta gustura egoteko lagunartean. Dagoeneko eman duzue izena bederatzi lagunek baina badakizue ez dagoela arazorik egun solteetan hurbiltzeko eta berbalagunak ezagutzeko.
Beraz, uztailaren 2an geratuko zarete lehenengo egunez eta taldea elkartuko da honako egun hauetan:
- Uztailaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean.
- Abuztuaren 6an, 13an, 20an eta 27an azken egunez.
Irailaren amaieran hasiko dira elkartzen asteroko taldeak, eman izena eta irailaren 13tik aurrera deituko dizuegu eguna eta ordua konkretatzeko, euskaraz praktikatu eta bizi!

2019/06/03

Uda aurreko topaketa: bazkaria


Pasa den ostiralean berbalagun taldetakook elkarrekin bazkaldu genuen elkar agurtzeko uda pasa arte. Oso aukera ona izan da taldekideak ezagutzeko, nahiz eta urte osoan astero elkartu, beste talderen batean elkartzen direnak askotan ez baititugu ezagutzen izan. Bazkaldu eta gero portuan eman genuen arratsaldea eta iluntzera arte talan amaitu genuen eguna.


Gogoratu udan talde bat gutxienez mantenduko dela, seguruenik astearte arratsaldeetan, 19:30etik aurrera talan. Izena emateko epea ekainaren 14an amaituko da, etorri, praktikatu eta bizi!

Ekaineko agenda

Ekainean ekintza asko egongo dira aukeran Bermeon euskaraz bizitzeko eta agendan azpimarratu ditugu haietariko batzuk:

Kirola eta Natura ekainean

Hile honetan azken bi irteerak izango dira, ekainaren bederatzian Urkiolara eta 23an Itxinara. Aurreko guztietan bezala, goizekoak izango dira, 9:00etatik aurrera, lagunartean mendiaz gozatzeko, leku berriak ezagutzeko eta euskaraz bizitzeko, praktikatu eta bizi!