Pages

2015/01/31

Berbalagunon otsaileko agenda

Otsailean hainbeste ekintza zain: aratusteak, Demikuko jaiak, gure lehiaketa, negukoa.... ez galdu aukera euskaraz bizitzeko #lotsarikgabe

2015/01/29

Gurasolagun: familian euskaraz jolasteko bigarren tailerraren kronika

Atzo arratsaldean elkartu ginen berriro euskaraz jolasteko. Bigarren tailer hau gaztelekuan egin genuen Urtxintxako Bingenen laguntzarekin, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Oso puntual hasi ginen, guraso eta umeak bazeuden ludotekan gure zain.

Lehenengo jolasak izan ziren lagunen izenak ezagutzeko, pilota jolas errezak. Jolas gehienak korru jolasak izan ziren eta  nahiago izan genuen barruan geratu jolasten, oso gustura. Giroa berotu zen katuak sagua harrapatu behar izan zuenean eta atsedena egin genuen ura edateko.


Azken jolasa oso arrakastatsua izan zen, orkestra zuzendariarena, zaila zen asmatzea zuzendaria nor zen. Abisatu genuen zazpiak jota amaitzeko ordua zela, Bingen joan ahal izateko, baina ez zegoen bat ere gogorik tailerra amaitutzat emateko eta luzapen txiki bat egin genuen. Guztiek nahi zuten igarri nor zen keinuak agintzen zituena eta.

Baina bukatzeko momentua heldu zen eta famili argazkia atera genuen,


eskerrik asko Bingen eta hurrengora arte!
  

2015/01/27

Eskualdean

Busturialdeko berbalagunok badaukagu non aukeratu, asteburuan mendilagunekin Sollubetik Matxitxakorako irteera arrakastatsua izan zen, eguraldia lagun.

Lehenengo atsedena Burgoan indarrak berreskuratzeko eta handik Gaztelugatxera aldats behera itxasoari begira. Matxitxakon amaitu zen txangoa eguerdirako eta oso gustura ibili ziren mendilagunak.


Beste lagun batzuk Gorbeara joan ziren eta argazkia bidali digute, eskerrik asko guztiei zuen asteburuko argazkiak elkarbanatzeagatik, argi dago eskualde honetan mendizale asko gaudela, hurrengo irteera otsailaren laugarren astebururako aurreikusten dugu, aratusteak eta gero.

Bestaldetik, amaitzear dago Korrikaren alde elkarlanean josi dugun oheko tapakia (klikatu), azken detaileak falta dira baina laster zozketatuko dugu.

Ezin izan baduzue lagundu josten, aukera izango duzue orain laguntzeko, bai saltzen bai erosten zozketarako boletoak, laster izango ditugu prest. 
Eskerrik asko guztioi!

2015/01/21

Familian euskaraz jolasteko bigarrenez

Ahaztu hotzak eta eguraldi txarrak eta aprobetxatu euskaraz jolasteko bigarren tailer hau, Urtxintxako dinamizatzaile bat etorriko da berriro gurera, Bingen, bera izango da monitora bigarren tailerran.

Oraingo honetan Gizarte eta Kultura etxeko gaztelekura (ludotekaren albokora) eta ziur ondo pasatuko dugula arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera kantatzen eta jolasten umeekin batera.

Gogoratu tailerra gurasoentzat dela, beraz, guraso bazara eta zure familian ere euskaraz bizi nahi baduzu, eman izena, seme-alabekin batera gozatzeko. Badago lekurik familiako beste guztientzat ere baina ezinbestekoa da fitxa betetzea (klikatuz) aurreko tailerrean ez baduzue parte hartu. Animatu ingurukoak!

Bizkaia irratian azaldu duguna nahi baduzue entzun, klikatu hemen.

2015/01/19

Izena ematearekin batera abantailak


Mintzapraktika programetan parte hartzen dugunok, euskaraz hitz eginez gozatzeaz gain, izena ematearekin batera hurrengo abantaila hauek ditugu:
Prentsa eta argitalpenak:

AIZU! (Klikatu) aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago: Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika partaideentzat 23 euro.

BERRIA
(Klikatu) egunkaria: %50eko deskontua asteburuetako harpidetzan.

ARGIA
(Klikatu) astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera eta harpidetza egin nahi izatekotan: urte osokoan %25eko deskontua eta bestela hilean behineko harpidetza 39 euroan.

Unibertsitateak
Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko ikasle bazara, aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzu mintzapraktika progamaren batean parte hartzeagatik. KONTUZ! Aukera askeko kredituak Bolognia Planaren aurreko ikasleei baino ez zaizkie onartuko. Beraz, graduren bat ikasten ari bazara ezin izango dituzu kredituak eskatu.

Abantaila hauek guztiak aprobetxatu nahi baldin badituzu eta Bermeoko berbalagun mintzapraktika progaman parte hartu nahi baduzu, dinamizatzailearekin komentatu (Marimar, 607 609 580, bermeoberba@gmail.com) edota bete fitxa hau
(Klikatu) eta zurekin harremanetan jarriko gara.

2015/01/12

Lotsarik gabe 2015ean ere

Zelan hasi da urte berria? Gu #lotsarikgabe euskaraz betiko moduan, eman izena honako talderen baten nahi baduzu gurekin euskaraz egin:
Badaude beste talde batzuk abian: gurasolagunekoak, eskulanetakoak... eta inolako arazo barik sortuko ditugu berriak lau lagun elkartzen zaretenean euskaraz aritzeko astero ordu batez. Hortan laguntzeko, prestatu dugu berbalagunon agenda:
Badira hile honetako ekintza erakargarriak eta ziur berbalagunak aurkituko dituzuela bertan, deitu lotsatu barik.