2014/09/29

Urriko agenda

Hauek dira urrirako azpimarratu ditugun ekintzak, badakizue garaiz zabiltzatela izena emateko, animatu #lotsarikgabe!

2014/09/25

Lotsarik gabe

Lotsarik gabe emango dugu izena, lotsarik gabe geratuko gara laster buelta bat emateko, zeozer hartzeko, gure intereseko ekintzak antolatzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hau da zabaldu nahi dugun mezua eta hauek izango dira mezua identifikatzeko irudia, zer deritzozue?

Ez ahaztu komentatzen, horretarako elkartzen hasiko gara, denon iritziak ezagutzeko eta euskaraz praktikatzeko.



2014/09/17

Bueltan

Badugu zer kontatu, ezta? Oporrak, jaiak... hasiko gara berriro, datorren astetik aurrera zehaztuko ditugu ordutegiak, elkartzeko egunak... izan daitezke iazkoak edo ez, laster finkatuko ditugu guztion artean.

Bitartean, apuntatzeko gogoz dabilen lagun edo ezagun hori animatu izena ematera!